2025/06/20 - Room4Steel Enpresa Gelaren 2024/2025 ikasturteko amaiera Jardunaldia
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/12
Datorren ekainaren 20an 2024/2025 ikasturteari amaiera emateko ekitaldia izango dugu SIDEREX siderurgia klusterrak babestutako Room4Steel Ikasgelan. Goizeko 11:00etan izango da eskolako Hitzaldi Aretoan (E eraikina, beheko solairua, P0E1 gela); ekitaldiak 2 ordu inguru iraungo du, eta honako hau izango da egitaraua:
- Ongi etorria.
- Industria siderurgikoko GRAL/MAL onenari saria ematea.
- Ikasleek egindako hamar 19 proiektuen aurkezpen laburra.
- " Industria Siderúrgica: Aula Room4Steel " 2024/2025 Unibertsitate Hedakuntzako Ikastarora bertaratutakoei diplomak eta laburpen-liburua ematea.
- 2025/2026 ikasturteko Room4Steel jardueren aurkezpena.
- Amaiera.
Ekitaldira joateko izena eman behar da.