Breadcrumb

Información - Alumnado: Nuevo Alumnado - Saludo del Director

Zuzendariaren agurra

Bilbon, 2023ko uztailaren 17an

Ikasle adiskide hori:

Lehendabizi, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria naizen aldetik, eskerrak eman nahi nizkizuke ikastegi hau zure unibertsitate-ikasketetarako aukeratzerakoan gugan jarri duzun konfiantzagatik. Benetan espero dut zuri prestakuntza egokia ematen jakitea, zure etorkizun profesionala nahi duzun bezalakoa izan dadin.

Horregatik, eta Eskolako lehen egunak zuretzat errazagoak izan daitezen, harrera programa bat antolatu dugu. Horren arabera, Eskolaren aurkezpen orokor bat egingo da, gure ikastegiko aspektu garrantzitsuenen berri emateko.

Hori dela eta, jardunaldi honetara dei egiten dizut, irailaren 7an, beheko taulan agertzen den lekuan eta orduan. Egun horretan, garrantzitsua da matrikula egin duzunean aukeratu duzun taldearen zenbakia gogoratzea. Ingeleseko taldekoa bazara, 61. taldekoa, nahi duzun ekitaldia aukera dezakezu. Jardunaldira 15-20 minutu lehenago azaltzea gomendatzen dizut.

GRADUA ORDUA LOKALA

Industria Teknologiaren Ing. Gradua

Ingurumen Ing. Gradua

Industria Antolakuntzaren Ing. Gradua

Telekomunikazio Teknologiaren .
10:00 EUSKARA

Areto nagusia M

II Eraikina

Rafael Moreno “Pitxitxi”, 2

GAZTELANIA

Areto nagusia I

II Eraikina

Rafael Moreno “Pitxitxi”, 3

Ing. Zibileko Gradua

Ing. Elektrikoko Gradua

Ind. Elektronikaren eta Automatikaren Ing. Gradua

Ing. Mekanikoko Gradua

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ing. Gradua
11:30 EUSKARA

Areto nagusia M

II Eraikina

Rafael Moreno “Pitxitxi”, 2
GAZTELANIA

Areto nagusia I

II Eraikina

Rafael Moreno “Pitxitxi”,3

Itsasketako Gradua

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua
10:00 GAZTELANIA

Gradu aretoa

Portugalete Eraik.

Mª Díaz de Haro 68
11:30 EUSKARA
Biomedical Engineering Gradua 12:00 HIRUELEDUNA

I-G Eraikineko Sarrera

Luis Briñas Kalea

(metroko igogailu parean dagoen sarrera)

 

Nik uste dut ekitaldia nahiko interesgarria dela, eta zure ahalegina merezi duela, azkarrago integratu ahal izan zaitezen gure Eskolako funtzionamenduan.

Horrez gain, matrikulatu berri zaren graduaren Irakaskuntza-Gida kontsultatu ahal izango duzu esteka honetan. Gida horretan, ikasketetan zehar ikusiko dituzun irakasgai guztiak kontsultatu ahal izango dituzu

 

Charles Pinto Cámara
BIEko Zuzendaria

Informazio osagarria