Energia klusterra

Basquenergy

Energia

Deskribapena

Euskadiko Energiaren Klusterra irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 200 enpresa eta erakunde baino gehiago biltzen dituena, besteak beste, operadore energetikoak, ingeniaritzak, ekipoen eta osagaien fabrikatzaileak, zerbitzu-enpresak eta zentro teknologikoak. Sektoreak 26.000 pertsona enplegatzen ditu eta 16.000m euroko fakturazioa sortzen du Euskadin.

Bere zerbitzuetako bat da enpresei talentua erakartzen laguntzea, profesionalei eta ikasleei zuzendutako jardunaldi eta ekitaldietan parte hartuz, balio-katearen ikuspegi orokorra erakusteko eta eskaintzen dituen garapen profesionalerako aukerak hurbiltzeko.

Talentu-pool bat du enpresa elkartuen eskura, eta, bertan, euskal energia-sektorean lan egiteko interesa duen edozein izangaik edo STEM profesionalek eman dezake izena.