Batterieingenieure by UL Solutions
Engineering of batteries and electrochemical energy storage system: Testing, modeling, simulation, and onboard Battery monitoring
BatterieIngenieure 2015ean sortu zen, eta laborategi bat du Akisgranen (Alemania) eta bulego bat Bilbon (Espainia). UL Solutionsek 2024ko maiatzean erosi zuen enpresa, eta, horrela, bere presentzia globala handitu zuen baterien proben esparruan, instalazio europar batekin. BatterieIngenieure by UL Solutions-ek bateriak aztertzen duen esperientzia zabala aprobetxatzen du probak egiteko, simulatzeko eta funtzionamendu okerrak bilatzeko, arreta berezia jarriz baterien bizitzaren optimizazioan. Horrela, eremu honetan zerbitzurik onena eskaini dezake. Gure aditu-taldeak baterien arloko ikertzaile garrantzitsuak hartzen ditu barne, eta funtsezko zeregina betetzen du baterien errendimenduaren eta segurtasunaren aurrerakuntzan. Enpresak eskaintzen duen zerbitzuen artean ondorengo haueek aurkitu daitezke:
> Zelda, modulu eta pack mailako bateriak testak: performance, degradazio, segurtasun, ingurumenaren testak, etab.
> Baterien portaeraren simulazioak eta modelizazioak (performance, bizitza erabilgarria eta segurtasuna), diagnostiko-algoritmoa (BMS) karga maila (SoC) eta zahartze maila (SoH) kalkulatuta.
> Ingeniaritzaren arloko jarduerak: akats-analisia, post-mortema, aplikazio jakin baterako zelda egokiak aukeratzea, etab.