BIZINTEK Innova
Diseinu-ingeniaritza eta produktuaren garapena.
Deskribapen
Ziklo osoko ingeniaritza integrala gara, talde handi batek osatua: ingeniariak, diseinatzaileak eta 16 urtetik gorako esperientzia duten teknikariak, sektore askotarako neurrira egindako produktu elektronikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuak.
Edozein proiektutara irekita gaude: eguneroko erabilerarako gailu elektroniko edo wearableak, IoT, Big data, errealitate birtuala, sistema adimendunak, haririk gabeko komunikazioa… Edozein proiektutara irekitako ingeniaritza gara.
Produktu berritzaileak garatzen ditugu hainbat sektoretarako: industria, elektromedikuntza, energia, automobilgintza, teknologia, kirola, kontsumoa eta gizartea.
Irtenbide teknologiko pertsonalizatuen alde egiten dugu. Teknologia asko daude eskuragarri funtzio bererako. Gure know-how-a bezeroarekin etengabeko komunikaziotik pasatzen da, fokua haren beharretan jartzeko, eta, hala, zure proiekturako irtenbide teknologikorik onena eskaintzeko. Kontua ez da hasierako ideia eskura dagoen teknologiara egokitzea, alderantziz baizik, proposamen bakoitzaren esku bere baliabide guztiak jarriz produktu bat osatzeko modurik eraginkorrena aurkitzeko, oztopo teknologikorik jarri gabe.
Euskarri integrala eskaintzen dugu, ideiatik, diseinutik, elektronikatik, mekanikatik, prototipogintzara, industrializazio eta fabrikaziora, logistikara eta after market zerbitzura, kalitate- eta berme-estandar guztiak betez. ISO 9001 ziurtagiria dugu. Ingeniaritza gainjarria eskaintzen dugu, ingeniaritzaren eta ekoizpenaren arteko lotura gisa jarduten duena; lotura eraginkor eta malgua industrializazioaren eta euskarri teknikoaren artean, hasieratik bideragarriak diren diseinuak ekoizteko.
Ekoizpen- eta coating-lerro propioak ditugu. Haiei esker, eta ekosistema teknologikoa eta 4.0 industriarako tresnak menderatzeari esker, prozesu osoa kontrola dezakegu, eta kalitateko produktu funtzional eta merkaturatzeko prest dagoena bermatu.
Diseinuen jabetza intelektuala gure bezeroena bakarrik da, lotzen gaituen lotura bakarra produkturik onena elkarrekin garatzeko konfiantza eta poztasuna da.