Nautika eta Itsas Garraioko ikaslearen ziurtagiria edota Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako ikaslearen ziurtagiria
EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleen itsasoratze tramitea errazteko, BIEk Nautika eta Itsas Garraiko ikaslearen ziurtagiria edota Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako ikaslearen ziurtagiria emango die. Horrek Nautika eta Itsas Garraioko eta Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako graduetako ikasleei Titulu Profesionalak lortzeko ahalbideratuko die egin behar dituzten derrigorrezko praktikak egin ahal izateko. Horretarako baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.- Segurtasuneko Oinarrizko Prestakuntzaren ziurtagiria izatea.
2.- Expedientean Graduko ikasketetako 180 ECTS kreditu kalifikatuta edukitzea eta horien 80% gaindituta izatea (144 ECTS kreditu). Gainditutako kreditu hauen artean, honako irakasgai hauei dagozkien 42 ECTS kredituek nahitaez egon behar dute:
- Nautika eta Itsas Garraioko Gradua:
- Itsas Ingeles Teknikoa (6 ECTS kreditu)
- Itsas Medikuntza (6 ECTS kreditu)
- Itsasontziaren Segurtasuna eta Kutsaduraren Prebentzioa (6 ECTS kreditu)
- Itsasontziaren Teoria eta Itsasontzigintza (6 ECTS kreditu)
- 18 ECTS kreditu irakasgai horien artean:
- Maniobra, Araudiak eta Seinaleak (6 ECTS kreditu)
- Estimazio bidezko Itsasketa, Itsasertzeko Itsasketa (6 ECTS kreditu)
- Maniobra Aurreratua eta Zaintza Zubian (6 ECTS kreditu)
- Radar bidezko Itsasketa eta Punteaketa Automatikodun Radarra (6 ECTS kreditu)
- Irrati-komunikazioak (12 ECTS kreditu)
- Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako Gradua:
- Itsas Ingeles Teknikoa (6 ECTS kreditu)
- Itsas Medikuntza (6 ECTS kreditu)
- Itsasontziaren Segurtasuna eta Kutsaduraren Prebentzioa (6 ECTS kreditu)
- Itsasontziaren Teoria eta Itsasontzigintza (6 ECTS kreditu)
- 18 ECTS kreditu irakasgai horien artean:
- Itsasontziaren Sistema Nagusiak eta Osagarriak (6 ECTS kreditu)
- Barne-errekuntzako Itsas Motorrak (6 ECTS kreditu)
- Lurrunezko Itsas Turbinak (6 ECTS kreditu)
- Itsas Elektroteknia (6 ECTS kreditu)
- Mantentze Lanen Kudeaketa Integrala eta Makinen Guardia (6 ECTS kreditu)
3.- Eskaera egiteko Instantzia betetzea.
4.- Ontziko Prestakuntzaren Erregistro Liburua eskuratzea eta entregatzea, egiaztatzeko eta ontzian erabil dadila baimentzeko (praktiketan).
5.- Hiru (3) argazki eranstea.
6.- Tasak ordaintzea.
7.- “Itsas Libreta” edo “Itsas Barrutiko Inskripzioa” edukitzea (Itsas Kapitaintzan izapidetu)
Eskabidea, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, Náutika Ikastegiko Idazkaritzan (Portugaleten) aurkeztu.