Ikasleentzako informazioa
Praktikaren edukia irakasgaiari dagokion prestakuntza proiektuan deskribatuko da, eta bertan enpresako irakaslea eta eskolako tutorea nortzuk diren adieraziko da.
"Praktikak enpresan" irakasgaia amaitutzat jotzeko, ezinbestekoa izango da:
1. Ikasleak praktiken txostena egin behar du eta tutoreari bidali. Gainera, azken memoria bete eta bidaliko du GAURen bidez.
2. Enpresako instruktoreak azken txostena bete eta praktikak ebaluatuko ditu GAURen.
3. Eskolako tutoreak amaierako balorazio txostena bete eta bidali beharko du GAURen bidez.