Información - RRE: JEPE - ARANIA

ARANIA

Jarduera-sektoreak: Altzairuzko bobinen doitasun-hotzeko ijezketa

Deskribapen

Arania S.A. enpresa liderra da Europako hegoaldean karbono altuko eta baxuko hotzean ijeztutako altzairu lauaren sektorean, baita aleatuetan eta muga elastiko altuetan ere.

Gure bezero gehienek ( % 75) konplexutasun eta segurtasun handiko piezak fabrikatzen dituzte gure altzairuarekin automobilgintzaren sektorerako.
Beste sektore batzuetan ere baditugu bezeroak, hala nola industrian, elektrikoan, ehungintzan eta abarretan.

20 herrialde baino gehiagotan gaude, eta Espainia, Frantzia, Italia eta Alemania dira gure merkatu nagusiak.

140.000 tonako ekoizpen-ahalmena dugu.

180 pertsona gara konpainian lanean, horietatik 110 zuzeneko eskulana eta 70 zeharkako eskulana.

Araniak beti izan du talentu gaztea bilatzeko bokazioa Ingeniaritza Eskolan, eta gaur egun, enpresako hainbat sailetan, San Mameseko Ingeniaritza Eskolan ikasten dugun ingeniariak daude gurekin lanean, Zuzendari Nagusitik Produkzio Ingeniarietaraino, etab.

Arania 1940an sortu zen. Gaur egun, jabetzan hirugarren belaunaldia dago, eta urte hauetako hazkundeak Arania Taldea sortzera eraman gaitu. Talde horretan sektore ezberdinetako 5 enpresa daude. Guztiak altzairuaren munduarekin lotuta daude, eta dagoeneko 1.000 pertsona baino gehiago gara talde hau osatzen dugunak.