CMZ
Makina-erreminta
Deskribapena
CMZn 75 urte baino gehiagoko historia dugu merkatuan. Makina-erremintaren sektore aldakorrean, sendotasuna, potentzia eta fidagarritasuna garrantzi handiko faktoreak dira. Fabrikatzaile gisa kalitatea bermatzea funtsezkoa da, eta horregatik ekoizten ditugu gure makinen osagaien % 80 baino gehiago, "etxean egindakoaren" filosofiaren alde eginez. Horretarako, 7 fabrikazio-planta propio ditugu, 5 filial, banaketa-sare zabal bat Europan, Turkian eta Estatu Batuetan, eta 500 pertsonatik gorako giza talde bat, batez beste 3 tornu egunean entregatzea ahalbidetzen duena.