ETXETAR
MAKINA-ERREMINTAREN FABRIKAZIOA
Deskribapena
Etxetarren automozioaren sektorerako makina-erreminta berezia egiten dugu. Elgoibarren eta Zumaian (Gipuzkoa) kokatuta, INZU Group euskal industria-taldeko kide gara. Hainbat sektore eta teknologiatan oso espezializatuta dauden 14 enpresak osatzen dute talde hori. Makina-erremintaren fabrikatzaile garen aldetik, gure bezeroen fabrikazio-beharretan oinarritutako ingeniaritza-soluzioak eskaintzen ditugu, ekoizpen-sistema aurreratuetarako partner bihurtuz.