Premio Tradewind Tankers

Tradewind Tankers

Irudia

Itsasketa arloko GrAL/MAL onenaren Tradewind Tankers

Deskribapena

1.500€ euro jasoko ditu saritutako Gradu Amaierako Lanaren/Master Amaierako Lanaren egileak.

GRAL/MALak Nautika eta Itsas eremuko edozein gairi buruzkoak izan daitezke.

2023ko maiatzetik 2024ko apirilera bitartean Bilboko Ingeniaritza Eskolan defendatu eta kalifikatutako Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan guztiak aukeratu ahal izango dira, kasuan kasuko sariaren gaiari buruzkoak badira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 30 arte

Ikasle interesdunak eskabidea aurkeztu beharko du, honako hauek eginez:

a)           Parte hartzeko online formularioa bete, horri eskabidea erantsita, tutoreak eta ikasleak behar bezala sinatuta.

b)          posta elektronikoz enpresa.eib@ehu.eus helbidera pdf bat bidali GRAL/MALren kopiarekin edo deskargatzeko esteka batekin, gaian "Enpresaren izena + SARIA" adieraziz.

Eskaera aurkeztuta, ikasleak onartzen du sariaren epaimahaiak (bai Eskolaren aldetik, bai enpresaren aldetik) bere defentsarako aurkeztutako GRALaren/MALaren memoria eskuratzeko aukera izan dezan. Onartzen du, halaber, enpresak eskabideko datu pertsonalak eskuratu ahal izatea, bai eta harreman pertsonala izatea ere, sariaren finalisten artean aukeratua izan zein ez.

Epaimahaia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Tradewind Tankerseko adituen panela.

Saria ematea 2024ko ekainean egingo den ekitaldi publiko batean.