Información - RRE: Aulas de Empresa - Aula Fundación Repsol

Repsol Fundazioa Gela

Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren Gela - Ekonomia Zirkularra

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Zirkularrari buruzko Repsol Fundazioa Trantsizio Energetikoaren gela 2021ean sortu zen. Ekonomia Zirkularrarekin lotura duen publiko guztietara ezagutza egiaztatua eta zorroztasun akademikoarekin zabaltzea da gelaren helburua.

Ekonomia Zirkularrak bere baitan hartzen dituen ildo estrategiko ugarien barruan, gela honek industria-balioaren kateko materialen fluxuak (lehen mailakoak eta bigarren mailakoak) aztertzen ditu. Horrela industria-sinbiosiaren aukerak aurkituko dira eta ekintza zirkularrak sustatuko  dira. Gelak erreferentziazko gai hauek jorratuko ditu:

  • Ekodiseinua: prozesuak eta produktuak sortzeko fasetik, ekoizpenean lehengaien eta energiaren kontsumoa minimizatzea ahalbidetzen duten irizpideak txertatzea. Berrerabilpena, konponketa, erremanufakturazioa eta birziklapena errazteko, bizitza baliagarria luzatzeko eta osagaien geroko birziklapena areagotzeko estrategiak ere hartzen dira kontuan.
  • Prozesuen efizientzia eta berrikuntza: azpiproduktuak prozesu berrietan erabiltzera bideratutako prozesuen garapena eta eskalatzea, bai produkzio-prozesuetan, bai hirugarrenen prozesuetan.
  • Energia berriztagarria eta lehengai alternatiboak: energia-iturri berriztagarrien eta hondar-jatorriko lehengai alternatiboen erabilera ekoizpen-eredu iraunkorrak garatzeko.
  • Kontsumo-eredu berriak: kontsumo iraunkorragoa sustatzen duten ekimenak bultzatzea.

Lan ildoak

  • Ekonomia Zirkularra eta lehen mailako material urriekiko mendekotasuna energiaren sektorean.
  • Nekazaritzako eta basogintzako azpiproduktuak, azpiproduktu plastikoak eta hiri- azpiproduktu erabiltzea bigarren mailako materialetara eraldatzeko.

Proyectos curso 2023/2024

Batzorde Akademikoa

Ion Agirre Arisketa <ion.agirre@ehu.eus>
Erlantz Lizundia Fernandez <erlantz.liizundia@ehu.eus>
Estibaliz Saez de Camara Oleaga <estibaliz.saezdecamara@ehu.eus>

Informazio osagarria

Destacado - RRE: Aula Fundación Repsol - Webinar Materias Primarias Criticas

Prozesu industrialen deskarbonizazioa ekonomia zirkularraren bidez.

Webinar: Prosezu industralen deskarbonizazioa ekonomia zirkularraren bidez

UPV/EHUko Repsol Fundazioa Ekonomia Gela Zirkularrak Trantsizio energetikorako oinarrizko gai kritikoak: Prosezu industralen deskarbonizazioa ekonomia zirkularraren bidez webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Prozesu industrialen deskarbonizazioa ekonomia zirkularraren bidez. (Beste leiho bat zabalduko du)

Destacado - RRE: Aula Fundación Repsol - Premios Fundación Repsol

Repsol Fundazioaren sariak

Repsol Fundazioaren sariak

UPV/EHUko Master Amaierako Lanak Trantsizio Energetikoari eta Ekonomia Zirkularrari emateko Repsol Fundazioaren Sarien I. edizioaren deialdia.

Repsol Fundazioaren sariak (Beste leiho bat zabalduko du)