Breadcrumb

ESKUBILBOT

ESKUBILBOT

Testuingurua

ESKUBILBOT Proiektua 2025/2026 ikasturtean hasi zen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan (BIE/EIB), Eskolako zazpi irakaslek gidatuta. Proiektuaren helburua eskuaren anputazioa duten pertsonentzat esku-protesi robotiko bat diseinatu eta fabrikatzea da.

Erronketan Oinarritutako Ikaskuntzaren (EOI, Challenge-Based Education – CBE) metodologian oinarritutako proiektua da. Bertan, ikasleek esku-protesi robotiko bat diseinatzeko erronkari aurre egiten diote, haren mugikortasun egokirako beharrezkoak diren sentsorizazio- eta aktuazio-sistemak txertatuz, diseinu osoa fabrikatu eta inplementatuz, eta azkenik esku-anputazioa duen erabiltzaile batekin baliozkotuz.

Erronka horri aurre egiteaz gain, ikasleentzat beste pizgarri garrantzitsu bat nazio mailako unibertsitate-lehiaketa batean parte hartzeko aukera da: Protesi Eskuetako Unibertsitate Lehiaketa.

Helburuak

EskuBilbot taldeko ikasleek hainbat lan egiten dituzte esku-protesi robotikoaren diseinu eta fabrikazioarekin lotuta, besteak beste biomekanikaren, diseinuaren eta fabrikazioaren, prototipazioaren, sentsorizazioaren eta kontrol-sistemen arloetan.

Proiektu hau diziplina anitzekoa izateaz gain, inpaktu sozial handikoa ere bada. Diseinatzen den protesia esku-anputazioa duen pertsona batek erabiliko du, eta pertsona horrek taldearekin lankidetza estuan jarduten du protesiaren funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko probak egiten lagunduz. Gainera, Protesi Eskuetako Unibertsitate Lehiaketan pilotuek parte hartzen dute, eta haiek dira berariaz diseinatutako esku-protesia erabiliz proba-zirkuitu bat gainditu behar dutenak.

Proiektuaren helburu orokorrak hauek dira:

  • Erronketan Oinarritutako Ikaskuntzaren (EOI, Challenge-Based Education – CBE) eredua ezarri eta sendotzea, anputazioa duten pertsonentzako esku-protesi robotiko baten diseinuan, garapenean eta fabrikazioan oinarrituta.
  • Ingeniaritzako titulazio desberdinetako ezagutza diziplina-anitzak proiektu komun batean integratzea, ikaskuntza praktikoa eta lankidetzazkoa sustatuz.
  • Zeharkako gaitasunen garapena indartzea (gizarte-konpromisoa, etika profesionala, pentsamendu kritikoa, berrikuntza eta talde-lana), anputazioa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako erronka teknologiko baten bidez.
  • Parte hartzen duen pertsonala

Gaur egun, taldea Bilboko Ingeniaritza Eskolako gradu desberdinetako 15 ikasle eta 7 irakaslek osatzen dute.

  • Zuzenean edo zeharka integratzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
  • 3 – Osasuna eta ongizatea
  • 4 – Kalitatezko hezkuntza
  • 5 – Genero-berdintasuna
  • 9 – Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 10 – Desberdintasunen murrizketa
  • 17 – Helburuak lortzeko aliantzak
  • Lotutako titulazioak
  • Ingeniaritza Biomedikoko Gradua
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Elektronika Industrialeko eta Automatikako Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

 

  • PBLaren sare sozialen estekak

Instagram: https://www.instagram.com/eskubilbot/ 

Linkedin: https://www.linkedin.com/in/eskubilbot-team-9065a93a7/ 

  • PBLaren arduradunen kontaktua

Mónica Urizar Arana: monica.urizar@ehu.eus 

Harkaitz Eguiraun Martínez: harkaitz.eguiraun@ehu.eus