Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurkezpena

Enpresekiko Programen Aurkezpena 2022/2023 - Portugaleteko eraikina

Irudia

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariordetzatik dei egiten dizuegu enpresako praktiken programei eta zuzendariordetza honetako gainerako programei buruzko informazio bilera batera. Ingeniaritzako gradu hauetako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta: Itsas Ingeniaritzako Gradua eta Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua.

Bilera irailaren 27an izango da, asteartea, 16: 00etan, Portugalete eraikineko Gradu Aretoan eta urrutitik jarraitu ahal izango da Webex aplikazioaren bidez.

Animatu eta etorri informatzera!