Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Basque Center for Applied Mathematics aurkezpena

BCAMeko (Basque Center for Applied Mathematics http://www.bcamath.org/) Zuzendari Zientifikoak, "Severo Ochoa" bikaintasun-akreditazioa dela eta, zentroko aurkezpenera gonbidatu nahi zaituzte atsegin handiz. Aurkezpena Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Konferentzia Aretoan izango da datorren urtarrilaren 9an, 12:00etan. Jarduerak ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da.


BCAM Matematika Aplikatuaren alorrean mugako ikerkuntzan jarduten duen zentroa dugu eta BERC (Basque Excellence Reseaech Centers) sarearen barruan dago. Duela gutxi, BCAMek Bikaintasun zentroetako "Severo Ochoa" aitorpena jaso zuen Ekonomi eta Lehiakortasun-Ministerioaren eskutik. BCAMentzat ez-ezik, Euskal Herrian matematika aplikatuko arloan ari diren gainerako agenteentzat ere ziurtagiri hau aukera paregabea izan da, eta Eskolarentzat batez ere, bertako Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika sailarekin eta Komunikazioen Ingeniaritza sailarekin elkarlanean aritu baita.