Master amaierarako lanari buruzko ohiko galderak
1.- Zein urrats bete behar dut Master Amaierako Lana egiteko?
Landu nahi duzun gaia kontuan hartuta, irakasle batekin hitz egin behar duzu biontzat interesgarria izan daitekeen gai bat proposatzeko. Irakasleak GAUR aplikazioan sartuko du MALaren proposamena zure datuak zehaztuta. Idazkaritzan zure MALa baliozkotzen dutenean, zuzendariak eta zuk mezu bat hartuko duzue, posta elektronikoz, jakinaraziz MALa esleituta duzula. Balidazioa ez da momentuan bertan egiten.
MALaren zuzendari izan daitezkeen zuzendarien zerrenda master bakoitzaren web gunean dago jasota, Master Amaierako Lanari buruzko atalean.
2.- Proposamen bat grabatu ahal izateko, oso aurreratuta izan behar duzu proiektua?
Ez da beharrezkoa, proposamenaren datuak aldatuz joan daitezke eta. GAUR-en defentsarako eskaria egitean, datu batzuk aldatzeko aukera izango duzu, esaterako, izenburua, hizkuntza… MALaren zuzendariak ere egin ahal izango ditu aldaketak defentsarako eskaria ontzat eman aurretik.
3.- ¿MALerako matrikula eginda izan behar dut proposamena grabatu ahal izateko?
Ez, nahikoa da tituluko ikasle izatea.
4.- Zenbat denboran izan dezaket proposamen bat esleituta matrikula egin gabe?
MALeko matrikula egin gabe, ikasturte batez gordetzen da esleitutako proposamena.
5.- Zenbat denboran daukat esleituta MALeko proposamena irakasgaian matrikulatuta banago?
MALean matrikulatuta zeuden denbora osoan, nahiz eta aldaketak egin ditzakezun 2. galderan adierazi bezala.
6.- Egin dezaket MALerako matrikula masterrean irakasgairen bat gainditzeke badaukat?
EZ. BIEk antolatutako master guztietan nahitaezkoa da masterreko beste irakasgai guztiak gaindituta izatea.
7.- Zein epe dago MALaren matrikula egiteko?
Ikasturte bakoitzean matrikularako 3 epe daude. Datak eskolaren web gunean argitaratzen dira ikasturteko lehen hiruhilekoan.
Matrikula noiz egin erabakitzeko, zuzendariarekin hitz egin eta bion artean adostu. Ikasturtearen hasieran MALa baino ez baduzu masterra gainditzeko, ikasturte horretan defendatu ahal izango duzu, eta, beraz, ikasturtearen hasieran egin beharko duzu matrikula.
Hiru epe horiek deialdi berekoak dira; ez dago ezohiko deialdirik.
8.- ERASMUS ikaslea nahiz eta atzerriko unibertsitatean defendatuko dut MALa. Izapideren bat egin behar dut?
MALa atzerriko unibertsitatean eginez gero, ikasturte horretako “Biziraupen Gidaliburua” irakurri eta gidaliburuko jarraibideei jarraitu.
Epeak, izapideak, agiriak… eskolako web gunean dituzu eskuragarri.
9.- Noiz defenda dezaket MALa?
Masterreko ikasketa planean zehaztutako irakasgaietako kreditu guztiak gaindituta dituzunean. MALa masterreko azken irakasgaia da.
Defentsa ikasturterako zehaztutako 3 epeetako batean egin ahal izango duzu, aldez aurretik izena emanda eta matrikula eginda.
Datak eskolaren web gunean argitaratzen dira ikasturteko lehen hiruhilekoan.
10.- Noiz dira MALa defendatzeko epeak?
Lehenengo deialdia ikasturtearen bigarren hiruhilekoan izaten da, eta azkena, iraila-urria tartean. “Master Amaierako Lana” irakasgairako matrikula egin baduzu eta ez baduzu defentsa egin ikasturte horretako deialdiren batean, kalifikazioa "AURKEZTEKE" izango da, eta berriz egin beharko duzu matrikula hurrengo ikasturtean defendatzeko.
11.- Zenbat deialdi ditut MALa defendatzeko?
Jardun profesionalerako bidea ematen duen titulu bat egiten ari bazara, sei deialdi izango ditu guztira, eta gehienez ere bi deialdi ikasturte bakoitzean.
Gainerako tituluen kasuan, lau deialdi guztira: bi deialdi ikasturte bakoitzean.
12.- Nola lortzen da Ohorezko matrikula MALean?
Epaimahaiak egin behar du proposamen hori, 10 kalifikazioa daukaten ikasleen artean. Deialdia behin amaituta, masterreko batzorde akademikoak eskariak aztertu eta erabakia hartuko du, eta OM lortu duten ikasleei jakinaraziko die.
Araututa dago eman daitekeen OM kopurua (OM bat hogei ikasleko edo hogeiko zatiki bakoitzeko).
Informazio zabalagoa lortzeko eta egon daitezkeen beste egoera batzuk ikusteko: