Breadcrumb

Información - Postgrados: Trabajo Fin de Master - Procedimiento para la Defensa del TFM

MALaren defentsarako prozedura

Webgunean argitaratutako informazioa eta dokumentazioa kontsultatu behar da, Master Amaierako Lana atalean.

MAL egiten ari diren ikasleak titulazioan egon behar dira matrikulatuta.
MALren matrikula formalizatu behar da (automatrikula GAUR bidez), baldin eta kreditu guztiak gaindituta badaude, lan horri dagozkionak izan ezik.

Ikaslea

1. MALaren matrikula egitea:

1.1 Lanbide gaitasunak dituzten masterretako ikasleak (Industria Ingeniaritza; Telekomunikazio Ingeniaritza; Itsasketa; Nautika eta Itsas Garraioa):

- Automatrikula GAUR bidez eta oraingo ikasturterako egin behar da, matrikulatuta ez badago.
- Deskargatu “Defentsa-eskaera” inprimakia eta osatu.
- Deskargatu “TFM ADDI baimena” inprimakia. (nahitaezkoa guztientzat, MALa konfidentziala izan edo ez).
- Aurkeztu “Defentsa-eskaera” eta “TFM ADDI baimena” inprimakiak, Eskolako idazkaritzan, adierazitako egunetan.

1.2 Beste unibertsitate master batzuetan matrikulatutako ikasleak:

- Deskargatu “Defentsa-eskaera” inprimakia eta osatu.
- Deskargatu “TFM ADDI baimena” inprimakia. (nahitaezkoa guztientzat, MALa konfidentziala izan edo ez).
-Aurkeztu “Defentsa-eskaera” eta “TFM ADDI baimenainprimakiak, Eskolako idazkaritzan, adierazitako egunetan. Idazkaritzako langileek GAURen grabatuko dute, une horretan, MALaren matrikula. 
- Ikaslea GAURen sartu behar da ikusteko zer ordaindu behar duen eta MALaren matrikula ordaindu beharko du ordainketa pasabidearen bidez.

2. Defentsa eskatu behar da GAUReko GRAL/MAL moduluan (“Adjudikazioak” erlaitza). Egiaztatu egin behar da MALeko datu guztiak zuzenak direla: izenburua, hizkuntza, konfidentzialtasuna, etab.

3. MALaren dokumentazioa ADDIra igo behar da, pdf formatuan, posta elektronikoz emango zaion URLaren bidez. MALaren zuzendariak hala eskatuz gero, ADDIra igotako dokumentazioa berrikusi behar da.

4. MALa defendatu behar da, posta elektronikoz jakinarazitako egunean eta orduan.

Izapideen datak "Defentsarako deialdiak" dokumentuan kontsulta ditzakezu.
ABISUA. MUGIKORTASUN IKASLEAK: helmugako unibertsitatean MAL egiten baduzu, dagokion ikasturteko "biziraupen-eskuliburua" kontsultatu behar duzu.

Lanaren Zuzendaria

  1. GAURen grabatu behar da, GRAL/MAL moduluan, lan bakoitza eta esleitutako ikaslea (kontsultatu dagokion eskuliburua).
  2. Ikaslearen “Defentsa-eskaera” inprimakia sinatu eta kopia bat pdf formatuan gorde behar da.
  3. Defentsa GAUReko GRAL/MAL moduluan baimendu behar da, eta ikaslearen “Defentza-eskaera” inprimakia GAURera igo sinaturik. Egiaztatu egin behar da MALeko datu guztiak zuzenak direla: izenburua, hizkuntza, konfidentzialtasuna, etab.
  4. Dokumentazioa berrikusi behar da ADDItik iristen den estekaren bidez.
  5. Ebaluatu. Grabazioa eta epaimahaiak sinatutako errubrika gorde behar dira.
Kalifikaziorako aktak digitalak dira eta GAUR aplikazioan daude. Akta itxi ahal izateko beharrezkoak dira hiru sinadura.  Ez da ohorezko matrikula eman behar; kalifikazio hori helbide honetan eskatu behar da: tfm.eib@ehu.eus. Deialdia amaitu ondoren, Masterraren Batzorde Akademikoak ebatziko ditu jasotako eskaerak.

Epaimahaia

  1. Esleitutako MALak ebaluatzea, dagokion errubrika erabiliz. MAL bakoitzaren memorietara sar zaitezke posta elektronikoz jasoko duzun ADDIn sortutako  esteka baten bidez. Defentsaren eguna eta ordua ere bide beretik jakinarazten dira.
  2. Aktak GAURen sinatzea. Errubrikak digitalki sinatu eta MALaren zuzendariari bidali.
Kalifikaziorako aktak digitalak dira eta GAUR aplikazioan daude.  Akta itxi  ahal izateko beharrezkoak dira hiru sinadura. Ez da ohorezko matrikula eman behar.