Ebaluazio berezia
Eskaerak egiteko epeak
Konpentsazio bidez gainditzea eskatzeko epeak hauek izango dira:
-
Irailaren 1etik 5era.
-
Martxoaren 1etik 5era.
Ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren 28. artikulua garatzeko arau osagarria
Baldintzak
Konpentsazio bidez gainditu ahal izateko, baldintzak:
- Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
- Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
- Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
- Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
- Deialdietakoren batean, gutxienez, 3 puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.
- Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
- Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
- Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.
Arauak
Gorako errekurtsoa
Epaimahaiaren erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkez ahal izango zaio Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeari, errektoreak eskumenak eskuordetuta, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere,egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.
Konpentsazio Epaimahaia:
Presidentea: Charles Pinto Cámara - Eskolako Zuzendaria
Idazkaria: Ion Agirre Arisketa - Idazkari Akademikoa
Eskolako 6 Irakasle, jakintza arlo desberdinetakoak:
- Lander Barrenetxea Apraiz
- Gilen Bernaola Bilbao
- Mónica Urizar Arana
- Juan Luis Larrabe Barrena
- Elvira Fernández Herrero
- Unai Gil Abaunza
Ikasle 1: Ikasleen Kontseiluak izendatua: Alazne Celada Cubillas