Ikasketa Amaierako Deialdiaren Arautzea
Xedea
Araudi honen xedea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan Ikasketa Amaierako Deialdia eskatzeko eta egiteko prozedura arautzea, eta prozedura horrek ikasleei ikasketak ahalik eta lasterren amaitzeko aukera emango diela bermatzea, Unibertsitateko araudi orokorraren arabera.
Eskaerak egiteko epea
Azaoaren 1etik 9ra
Eskaera egiteko baldintzak
Honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek eskatu ahal izango dute deialdi hau:
- Hurrengo taulan adierazten diren ECTS kredituen kopurua gainditu gabe izatea, dagokion graduaren edo masterraren arabera, GRaL/MALari, nahitaezko praktikei edo, Industria Ingeniaritzako eta Telekomunikazio Ingeniaritzako unibertsitate-masterreko "Kanpoko Praktikak" irakasgaiari lotutako ECTSak kontuan hartu gabe.
- Urte osoko edo bigarren lauhileko lehen matrikulako irakasgairik ez izatea gainditzeke, Gradu/Master Amaierako Lana (GrAL/MAL), nahitaezko praktikak eta Industria Ingeniaritzako edo Telekomunikazio Ingeniaritzako unibertsitate-masterreko "Kanpoko Praktikak" irakasgaiak izan ezik.
| Gradua /Masterra | GAINDITU GABEKO ECTS KOPURUA |
| Graduak | 30 |
| 120 ECTSko Unibertsitate Masterrak | 12 |
| 90 ECTSko Unibertsitate Masterrak | 9 |
| 60 ECTSko Unibertsitate Masterrak | 6 |
Horrez gain, ikasketak amaitzeko helburua bermatzeko, eskabidea aurkezten den ikasturtean gainditu gabe dituzten urte osoko eta bigarren lauhileko irakasgai guztien deialdi aldaketa eskatu beharko dute ikasleek.
Irakasle arduradunak
Ikasleak beren matrikulari dagokion irakasgaiaren, taldearen eta deialdiaren ardura duten irakasleek ebaluatuko dituzte.
Ebaluazio-sistema
Ikasketen amaierako azterketa hauek azken ebaluazio-sistemaren bidez egingo dira.
Deialdien egutegia
Ikasturte berean ikasketen amaitzea bermatzeko, eskaeran jasotako irakasgai guztiei hurrengo data orokor hauek ezarriko zaizkie:
- Ohiko deialdia: ohiko deialdiko azterketa-aldira aurreratuko da, gradu-egutegiari jarraituz (abendua/urtarrila).
- Ezohiko deialdia: irakasgai bakoitzaren ohiko deialdiaren azterketa-eguna izango da. Besterik ezean, ikasleak etengabeko ebaluazioa jarraituko duela ulertuko da, irakasgaiaren irakaskuntza-gidaren ebaluazio arruntean deskribatutakoaren arabera, kontrakoa eskatzen ez badu (azken ebaluazioa), irakaskuntza-gidan adierazitakoari jarraituz.