Breadcrumb

Información - Secretaría: Trámites para el Alumnado - Permanencia

Iraunkortasunari buruzko Araudia - Unibertsitateko Gradu eta Masterreko Ikasketak

Araudi aplikagarria:

- Graduko ikasketetarako iraunkortasunari buruzko araudia:

    https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/iraunkortasun-arauak 

- Unibertsitate-masterreko ikasketetarako iraunkortasun -araudia:

https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/unibertsitate-masterrak/araudiak/upv-ehuren-araudia/jarraitzeko-arauak 

IRAUNKORTASUNARI BURUZKO ARAUDIA BETETZEAREN ONDORIOZKO ESKAERAK

1.- Matrikularen lehen urtean ezarritako baldintzak gainditzen ez dituzten gradu edo masterreko ikasleentzako eskabidea.

2.- Matrikularen bigarren urtean ezarritako baldintza akademikoak gainditzen ez dituzten graduko ikasleentzako eskabidea.

3.- Gradu edo masterreko ikasketak amaitzeko urte gehigarriaren eskaera.

4.- Ikasturte bakoitzeko matrikulatu beharreko kredituen gehienezko muga (60/90 ECTS) handitzeko eskaera, graduko ikasketetako ikasleei zuzendua.

Eskaerak egiteko epeak: Uztaileko lehen hamar egunak. Formularioa

Adi: Formulario hau betetzeko Chrome nabigatzailearen bitartez bete behar duzu

5.- Graduko ikasketetan sartu berri diren ikasleen matrikula partzialaren eskaera (60 kreditutik beherako matrikula):

Eskaerak egiteko epea: Iraileko lehen hamar egunak.

Eskaeraren aurkezpena: posta elektroniko bidez secretaria.eib@ehu.eus  helbidera bidaliz.

6.- Salbuespenezko deialdia (graziakoa) Salbuespenezko deialdia - Graduak - EHU. Gradu eta Eraldaketa Digitalerako errektoreordeak, EHUko errektoreak eskumenak eskuordetuta, salbuespenezko deialdi bat eman ahal izango dio ikasleari.

EHUko Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da: Arloaren xehetasunak - Bulego birtuala/Prozeduren katalogoa/Alumnado/Erregistro Elektroniko Orokorra.

 

Eskabideen ebazpena:

Eskolako zuzendariak ebatziko ditu unibertsitateko iraunkortasun araudiarekin zerikusia dituzten eskabide guztiak, salbuespenezko deialdiari dagozkionak izan ezik (graziazko deialdia).

Zuzendariaren ebazpenak hilabeteko epean errekurritu ahal izango dira eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, EHUko errektoreari zuzendu beharko zaizkio.