Breadcrumb

Información - Secretaria: Tramites para el Alumnado - Reconocimiento-Convalidaciones - Grados

Graduak - Aitortuak (Baliozkotzeak)

Beste unibertsitateko titulazio batean ikasitako irakasgaiak

Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 7tik 17ra 
Prozedura:
  • Dagokion formularioa beteko da.
  • Behar izanez gero, eskaneatutako dokumentazio hau erantsiko da (jatorrizko dokumentazioa eskatuko da idazkaritzatik , beranduago):
Dokumentazioa:
  1. Bilboko Ingeniaritza Eskolatik datozen ikasleek:
    • Formularioa bakarrik bete behar dute, dokumentazioa erantsi gabe.
  2. UPV/EHUko beste zentro batean egindako ikasketa berberetatik dator.
    • Formularioa bakarrik bete behar dute, dokumentazioa erantsi gabe.
  3. UPV/EHUren beste ikastegi batetik datozenek:
    • Formularioa bakarrik bete behar dute, dokumentazioa erantsi gabe.
  4. Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek:
    • Ikaslearen ziurtagiri akademikoa
    • Ikasketa plana
    • Egindako irakasgaien programak, jatorrizko ikastegiak zigilatuta.

(Atzerrian egindako ikasketarako dokumentuek ofizialak izan eta behar bezala legeztatuta egon behar dute. Agiriekin batera, hala badagokio, gaztelaniara edo euskarara egindako itzulpen ofiziala aurkeztu beharko da.

Sartzeko interesa dutenek B2 baten baliokidea den hizkuntza-maila (gaztelania edo euskara) egiaztatu beharko dute dagokion titulu ofiziala aurkeztuz. Izapide honetatik kanpo geratuko dira herrialde hispanohiztun batetik datozenak.)

Eskaera:

Amaitutako Goi Mailako Heziketa Zikloak (LH)

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko uztailaren 13tik irailaren 17ra
Prozedura:
  • Dagokion formularioa beteko da.
  • Behar izanez gero, eskaneatutako dokumentazio hau erantsiko da (jatorrizko dokumentazioa eskatuko da idazkaritzatik , beranduago)
Dokumentazioa:
  1. Espediente akademikoa.
Eskaera:
Goi Mailako Heziketa Zikloek aitortutako irakasgaiak kalifikatzeko irizpideak:
  • Goi-mailako heziketa-zikloek aitortutako irakasgaiek ez dute kalifikazio-notarik izango.
  • Oharra: Graduko Irakaskuntzetarako Kudeaketa Akademikoaren Araudiak ezartzen duenez, kalifikaziorik ez badago, 5eko puntuazioa emango zaio batez besteko nota haztatua kalkulatzeko.

Hautazko Kredituen Aitorpena

Antes de la Matrícula del TFG se podrá solicitar reconocimiento de créditos optativos.
  ⇒ Reconocimiento de créditos optativos

Ikasketa nautikoen Kanpoko Praktikak edo Praktikak Itsasontzietan irakasgaiak

4. mailako Curriculum-Praktiketako irakasgaiak baliozkotzeko aukera dago:

  • Itsasketako Gradua: 27506 Praktikak Itsasontzietan (30 ECTS)
  • Nautika eta Itsas Garraioko Gradua: 27483 Kanpoko Praktikak (30 ECTS)

Makinetako edo Zubiko ikasle gisa, hurrenez hurren, gutxienez 3 hilabeteko ontziratze profesionalengatik. Ontziratze horiek ikaslearen unibertsitateko prestakuntza-aldian egin beharko dira.

Hori eskatzeko, dagokion formularioa bete behar da estekanFormularioa betetzeaz gain, Portugaleteko Ingeniaritzako Idazkaritzara joatea beharrezkoa izango da Ontziratze-libreta fisikoki aurkezteko administrazioko langileek erkatu eta eskaneatu dezaten.