Breadcrumb

Información - Secretaría: Trámites para el Alumnado - Cambio de Grupo

Talde aldaketa

Irakasgaiz/taldez/txandaz aldatzeko eskaera (2025eko uztailaren 16tik 21era)

Unibertsitateko Gestio Akademikoko araudiak ezartzen duenez, ikasleak matrikula modu ordenatuan formalizatzeko hitzordua jasotzen du, batez besteko sarrera-notaren arabera ikasle sartu berrien kasuan, edo Gestio Arautegian ezarritako datan espedientean agertzen diren kalifikazioetan oinarrituta, lehentasuna izanik matrikula-agindu handiagoa lortu dutenek.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Batzordeak ezarri duenez, ikasleak berak zein irakaskuntza-taldetan egongo den aukeratuko du, hau da, matrikula egiten duen unean plaza libreak dituzten talde-mailaren artean matrikulatzeko aukera du. Hala ere, gerta daiteke talderen bat itxita egotea, nahiz eta ikasgai solteetan plazak egon. Plaza libre horiek erabiliko dira talde-aldaketak ebazteko prozesuan.

Titulazio batzuetan, eskolen ordutegiak txandaka daude diseinatuta, goizez ala arratsaldez, maila desberdinetako irakasgaietan matrikulatu behar duten ikasleek txanda desberdinetako talde-maila aukeratu izan dezaketen eta ondorioz ordutegi bateragarriak izan ditzaten.

Taldez/txandaz/irakasgaiez aldatzeko eskaerak egiteko betekizunak

Betekizunak:

Taldez/txandaz aldatzeko eskariak hizkuntzako talde bakarra baino gehiago dituzten gradu/master titulazioetan soilik ebaluatuko dira:

  • Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Horrez gain, ondorengo betekizunen bat betetzen dela ziurtatu behar da:

a) Ikaslea irakasgaian 5. ala 6. deialdian egotea.

b) Lana, familia-kontziliazioa edo genero-indarkeriaren biktima izatea. Kasu hauetan, nahitaezkoa izango da dagokion justifikazio-dokumentazioa eranstea eskabidearekin batera.

Bereziki, lanarengatik taldez aldatzeko eskatuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:

- Astean gutxienez 20 orduko lanaldia duen lan-kontratua.

- Lan-ordutegia egiaztatzeko agiria, eskola-ordutegiekin gainjartzen dela frogatzen duena.

Salbuespen gisa, eta egoera horien izaera dela-eta, bie.idazkaria@ehu.eus helbidera bidalitako eskaerak baloratu ahal izango dira, baldin eta egoera hori taldea aldatzeko eskaera-epe ofizialaren ondoren eskuratu bada. Eskolak duela hiru aste baino gehiago hasi badira, dagokion irakasgaietako irakasleen oniritzia atxikituta eraman beharko du eskaerak.

c) Goi Mailako Kirolariek egiaztagiria Unibertsitateko Kirol Zerbitzuan lortu beharko dute (bi-kirolak@ehu.eus) eta eskaera Ikasle arloko Zuzendariordeari zuzendu beharko diote (bie.ikasleak@ehu.eus).

d) Hizkuntza aldatzea eskatzen denean (euskara/gaztelania)

Aldaketa hori ikaslea matrikulatuta dagoen maila bereko irakasgai guztiei aplikatuko zaie, eta plaza libreak dauden talde/txandan egingo da.

e) Ikaslea bi maila desberdinetan txanda berean matrikulatu behar izan denean.

Taldez/txandaz aldatzeko eskaerak irakasgai solteetan baino ezin izango dira egin, hain zuzen ere, plaza libreak dauden irakasgaietan.

Txanda-aldaketa bat eskatzen denean, ikasleak adierazi beharko du zein mailari ematen dion lehentasuna txanda aldatzeko, eta, gainera, adierazi beharko du zein aukera onartuko lukeen aldaketa hori aukeratutako maila horretako irakasgai guztietan ezin bada egin:

  • lehentasunezkotzat aukeratutako mailan plaza libreak dauden irakasgairen bat aldatzea.
  • txanda bereko beste talde-mailako irakasgaiak aldatzea, plaza libreak badaude.
  • aldaketarik ez egitea

Eskaeren ebazpenaren irizpideak:

Aurkeztutako eskaerak ebazteko, honako prozedura hau erabiliko da:

  • Taldez aldatzeko eskaeretan lehentasuna emango zaie 5. eta 6.  deialdietako irakasgaiei. Hortaz, eskaeran espresuki adierazi beharko da.
  • Behin eskaera horiek ebatzitakoan, gainerakoak matrikularen data eta hitzorduaren ordena kontuan hartuta ebatziko dira.

Ikasleak, eskatutako aldaketak ebatzi ondoren, ordutegi akademikoan ordutegi-bateraezintasunarekin jarraitzen badu, bertaratu ezin den irakasgaien matrikula baliogabetu ahal izango du, betiere iraunkortasun-araudia urratzen ez badu. Zehazki, beheko mailetan gainditu gabeko irakasgaietan matrikulatuta egon beharko du. Baliogabetze hori eskatzeko, Eskolako Idazkaritzara jo beharko du irailean zehar: bie.idazkaria@ehu.eus

Praktiketako azpitaldea aldatzea

Praktiketako azpitaldea aldatzeko eskaera irakasgaiko irakasleari egin behar zaio, eta berak erabakiko du eskaera onartzen duen edo ez. Aldaketa egin ahal izateko irakasleak jakin arazi behar dio Idazkaritzari ondoko e-mailaren bidez (bie.idazkaria@ehu.eus)

Eskaeren epeak

Graduak

Ikasle berriak: 

Matrikula egitearekin batera egin beharko du eskaera, eta posta elektroniko bat bidali beharko du bie.idazkaria@ehu.eus helbidera. Mezu horretan, taldez aldatzeko eskaeraren arrazoia azaldu beharko du, eta postaren gaian honako hau adierazi beharko du: "Taldez aldatzeko eskaera".

Gainerako ikasleak:

Eskaera 2025eko uztailaren 16tik 21era egin ahal izango duzu, inprimakia betez.

Eskaeren ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da, eta, gainera, matrikularen egoera kontsultatu ahal izango da GAUR aplikazioan.

Automatrikula-aldian aipatu ez diren ikasleak:

Matrikula ezarritako epetik kanpo egiten bada, talde-aldaketa matrikularekin batera eskatu beharko da, posta elektronikoz bie.idazkaria@ehu.eus helbidera, eskaeraren arrazoia azalduz eta gaian honako hau sartuz: "Taldea aldatzeko eskaera".

Masterrak

Masterreko ikasleak matrikula egitearekin batera egin beharko du taldez aldatzeko eskaera, posta elektronikoz bie.graduondokoak@ehu.eus helbidera, eskaeraren arrazoia azalduz eta gaian honako hau adieraziz: "Taldez aldatzeko eskaera".