BAT programa
Ikasle agurgarria:
2025-2026 ikasturtean Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) programa garatzen jarraituko da. Programa horrek urteak daramatza gure eskolan, eta maila goreneko ikasleek zuzendutako tutoretza-ekintza bat da, unibertsitatera iristen diren lehen mailako ikasleen integrazio akademiko, sozial eta pertsonala errazteko. Ikasturtean zehar, gutxi gorabehera ordubeteko 4 bilera egiten dira. Bilera horietan, zure gradu bereko 3. mailako ikasleek unibertsitateko hainbat alderdiri buruzko orientabideak ematen dizkiete lehen mailakoei: alde batetik, Eskolan mugitzea edo egoera jakin batzuetan zer egin jakitea, eta, bestetik, azterketei eta ebaluazioei aurre egitea edo kexak kudeatzea, besteak beste. BAT programa honako gradu hauetan gauzatzen da:
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
- Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Programa hau Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak diseinatu du, eta programan parte hartzen duten lehen mailako ikasleen artean oso balorazio positiboa jasoaz gainera.
Programa honetan parte hartzea borondatezkoa bada ere, bertan izena ematera eta parte hartzera animatzen zaitut, unibertsitatean egokitzapen sozial eta akademikoan asko lagun diezazukeela uste baitut.
BAT programari buruzko informazio gehiago eta/edo izena emateko hurrengo QR kodeen bitartez egin dezakezu. Zalantzak izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez nirekin harremanetan (igor.ayesta@ehu.eus )
Agur bero bat.
Igor Ayesta Ereño
BIEko Ikasleen Arloko Zuzendariordea
igor.ayesta@ehu.eus | 94 601 3987