Formula Student Bizkaia
Testuingurua
Formula Student Bizkaia (FSB) Bilboko Ingeniaritza Eskolako hainbat Gradu zein Masterretako ikasleek osatutako irakaskuntza-proiektu bat da, irabazi-asmorik gabea, eta hiru irakasleek zuzendutakoa.
Proiektua erabat borondatezkoa da, bai ikasleentzat bai irakasleentzat, eta gaur egun ez dago unibertsitateko ikasketa-planetan txertatuta; beraz, prestakuntza osagarriko jarduera gisa garatzen da. Bere 10 urte baino gehiagoko historian, 400 ikasle baino gehiago prestatu dira proiektu honetan. Proiektuak izaera hezitzailea du, eta hiru helburu nagusi ditu:
- Ikasleak prestatzea, ingeniaritza-enpresa bateko errealitatetik ahalik eta hurbilen dagoen esperientzia eskainiz, eta zeharkako gaitasunen garapenean arreta jarriz.
- Ikasleen talentua, sormena eta ekintzailetza sustatzea.
- Ikasleen enplegagarritasuna erraztea, prestakuntza osagarri honen bidez eta EAEko enpresa-sarearekin harreman estua mantenduz.
Helburu horiek lortzeko, Formula Student Bizkaia proiektuak erronka motibatzaile bat proposatzen die ikasleei: Formula motako eserleku bakarreko lasterketa-auto bat diseinatu eta eraikitzea, nazioarteko Formula Student lehiaketetan parte hartzeko. Lehiaketa horiek Silverstoneko (Erresuma Batua) eta Barcelona-Catalunyako zirkuituetan egiten dira.
Parte-hartzaileak
Proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle guztiei irekita dago. Hala ere, parte-hartzaile gehienak honako gradu eta master hauetako ikasleak izan ohi dira:
- Graduak
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua
- Antolakuntza Industrialeko Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Kudeaketako Informatika Ingeniaritzako eta Informazio Sistemetako Gradua
- Masterrak
- Industria Ingeniaritzako Masterra
- Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra
- Ingeniaritza Mekanikoko Unibertsitate Masterra
- Kontrol, Automatizazio eta Robotikako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Ohiko Ekitaldiak
Iraila
- Mugikortasunaren Europako Astea
Urria
- Design for Companies
- Petronor Ecorallya
- AICeko Ate Irekien Jardunaldia
Azaroa
- Driving Bilbao
- Zientzia Astea
Martxoa
- Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ate Irekien Jardunaldia
Ekaina
- Gestamp Formula Student Day
- Formula Student Bizkaiaren Roll Out aurkezpena
Uztaila / Abuztua
- Formula Student UK
- Formula Student Spain