Breadcrumb

Moto Student_info

Moto Student

  • Testuingurua eta helburua

Bizkaia ESI Bilbao proiektua unibertsitate-proiektu bat da, batez ere irakaskuntzara bideratua. Bere helburua da proiektuan parte hartu nahi duten ikasleei Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen diren ingeniaritza-ikasketen osagarri praktiko sendoa eskaintzea.

Horretarako, proiektua Moto Engineering Foundation erakundeak antolatzen duen MotoStudent lehiaketan oinarritzen da. Fundazio horren patronoen artean DORNA enpresa dago, eta enpresa hori da bai MotoGP Munduko Txapelketa bai Superbikes Munduko Txapelketa kudeatzen dituena.

Proiektuaren barruan motozikleta elektrikoak eta gasolina bidezkoak garatzen dira.

  • Parte hartzen duten pertsonak

23 pertsona parte hartzen dute, ikasleak, irakasleak eta teknikariak barne.

  • Zuzenean edo zeharka lantzen diren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)

4  – Kalitatezko hezkuntza

5  – Genero-berdintasuna

7  – Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea

8  – Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

9  – Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

12  – Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

17  – Helburuak lortzeko aliantzak

  • Lotutako titulazioak
  • Industria Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
  • Industria Elektronikako eta Automatika Ingeniaritzako Gradua.
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua.
  • Antolakuntza Industrialeko Ingeniaritzako Gradua.
  • Industria Ingeniaritzako Masterra.
  • Ingeniaritza Mekanikoko Masterra.
  • PBLaren sare sozialetako estekak

Webgunea: http://msbizkaia.org 

Instagram: https://www.instagram.com/motostudentetsib/?hl=es 

  • PBLaren arduradunen kontaktua

Postontzi orokorra:

motostudentetsib@hotmail.es 

Irakasle arduraduna:

Igor Fernandez de Bustos igor.fernandezdebustos@ehu.es