Breadcrumb

Información - La Escuela: El Saltillo - Memoria de Actividades - Octubre 2003 - Septiembre 2004

2003ko urria – 2004ko iraila

Urria

  • 4 Hegaztien nazioarteko eguna zela eta, gure kostaldean ibiltzen diren hegaztiak ikusteko irteera bat egin genuen. Tripulazioaren barnean, IZATE ingurumen elkarteko kideak, ADENA-Bizkaia taldeko kideak, Hegazti Harrapariak Aztertzeko Elkarteko (SEAR) kideak eta Itsas Hegaztien Iberiar Taldeko koordinatzailea (GIAM-SEO bird life) izan genituen gurekin.
  • 11 Egun honetan egin genuen urtero UPV/EHUko errektorearekin batera egiten dugun irteera.
  • 18 Irteera Nautika Eskolako AZPko langileekin.
    19 Oosterschelde belaontziari lagundu genion Bilboko Itsasadarra Itsas Museoraino. Saltillo museoaren kaian gelditu zen urriaren 24ra arte.

Azaroa

  • 5 Praktiketako irteera.
  • 7 Praktiketako irteera.
  • 12 Praktiketako irteera.
  • 14 Praktiketako irteera.
  • 19 Praktiketako irteera.
  • 24 Praktiketako irteera.
  • 29 Irteera Itsas Arduralaritza Eskolako Masterreko ikasleekin.

Abendua

  • 3 Praktiketako irteera.
  • 4-8 Endeavour belaontziari lagundu genion Bilboko Itsasadarra Itsas Museoraino. Saltillo itsasontzia museoaren kaian gelditu zen abenduaren 8ra arte (egun horretan Abra-Getxo kirol portuan duen atrakalekura itzuli zen).

Urtarrila

  • 7 Praktiketako irteera.
  • 9 Praktiketako irteera.
  • 10 Irteera UPV/EHUren Arte Ederren Fakultateko modeloekin.

Otsaila

  • 11 Praktiketako irteera.
  • 13 Praktiketako irteera.
  • 18 Praktiketako irteera.
  • 20 Praktiketako irteera.

Martxoa

  • 3 Praktiketako irteera.
  • 5 Praktiketako irteera.
  • 17-22 Nautika eta Itsasontzi Makineria GETaren eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren arteko hitzarmena sinatu zela eta, Saltillo eskola ontziak itsasadarrean gora egin zuen, eta publikoari ateak ireki zizkion, martxoaren 22ra arte. Egun horretan, Saltillo Bermeoko Mendieta ontziolako orgara igotzea aurreikusita zegoen, baina itsasoaren egoera txarra zela eta, operazioa atzeratu egin behar izan zen.
  • 25 Eguraldia hobetu zenean, Saltillo Bermeoko Mendieta ontziolako orgara igotzeari ekin genion.

Apirila

Irudia
  • 7 Itsasontzia ontziolako orgatik jaitsi genuen; baina Bermeon gelditu zen, hurrengo goizean Abra-Getxo kirol portura itzuli arte.
  • 8 Saltillo Getxora eraman genuen.
  • 16 Belem belaontzi frantsesari lagundu genion Bilboko Itsasadarra Itsas Museoraino. Bilbon Belem ontziari ongietorria egin ondoren, Saltillo Abra-Getxo kirol portuan duen atrakalekuraino eraman genuen.
  • 21 Tokiko irteera, UPV/EHUko Berrikuntza Kudeatzeko Zentroen Sareko kideekin.
  • 23 Praktiketako irteera.
  • 28 Praktiketako irteera.

Maiatza

  • 1 Praktiketako irteera.
  • 7 Praktiketako irteera.
  • 8 Praktiketako irteera.
  • 10-15 Saltillo belaontziari eskainitako Getxoko XXI. Filatelia Erakusketan lagundu genuen. Ikusi IV. eranskina..
  • 12 Praktiketako irteera.
  • 13 Praktiketako irteera.
  • 14 Praktiketako irteera.
  • 21 Praktiketako irteera.
  • 22 Praktiketako irteera.
  • 23 Ongietorria Stad Ámsterdam belaontziari.
  • 26 Praktiketako irteera.
  • 27 Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarekin lankidetzan, Miguel de Unamuno Ikastetxeko hamabi eta hamahiru urteko 32 ikasleri harrera egin genien Saltillo itsasontzian. Belaontzia ikusi ondoren, zenbait jarduera gauzatu genituen ikasleekin; horiei esker, pixka bat gertuagotik ezagutu ahal izan zuten belaontzian nabigatzearen artea.

Ekaina/uztaila/abuztua

Irudia
  • 9 Tokiko irteera Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin, zuzendariekin eta dekanoekin.
  • Ekainak 28-uztailak 5. Bidaia bat egin genuen euskal kostaldean barrena, honako portu hauek bisitatuz: Getxo, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Getaria, Donostia eta Hondarribia. Bidaia horretan, Nautika Eskolako ikasleek praktikak egiteaz gain, UPV/EHU portu horietara gerturatu ahal izan zen, Herri Lanak eta Garraioak Sailak egindako lanak eta inbertsioak ezagutaraziz.
  • 9-19 Bidaia Brestera (Frantzia), antzinako belaontzien 2004ko Bresteko Jaialdi Nautikora.
  • 22-25 Areetako Real Sporting Klubak Bilboko Portuko uretan antolatzen duen belaontzien estropada.
  • Uztailak 27-abuztuak 1. Egun horietan, Vaurien belaontzien Europako eta Espainiako txapelketa egin zen Hondarribiko portuko uretan. Saltillo Hondarribiraino joan zen, bertako klub nautikoak hala eskatuta, gertakari horretan parte hartzeko.
  • 9 Ice Lady izeneko ontzi izotz-hausle argentinarra Bilbora iritsi zen. Ohikoa den moduan, Saltillo harrera egitera irten zen, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoraino lagundu zien.

Iraila

  • 11-13 Kontxako traineru estropaden finala. Hori zela eta, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren eskaerari erantzunez, Saltillo Donostiara eraman genuen.
  • 15-21 Urtero garai honetan egiten duen moduan, Saltillo Arroxelako porturaino joan zen, "Le Grand Pavois" azoka nautikoan parte hartzeko, Euskadiko Kirol Portuen ordezkari gisa. Hala, UPV/EHUk eta EAEko administrazioak sinatutako lankidetza hitzarmena bete zuen.
  • 25 Irteera UPV/EHUko Abesbatzako kideekin.