IKERLAN gela

IKERLAN gela

Ikerlan ikasgela 2023an sortutako enpresa ikasgela birtuala da, eta UPV/EHUko hainbat eskola eta fakultatetan dauka presentzia.

Ikasgelaren helburua da irakasleen, gradu, master zein doktoregoko ikasleen, UPV/EHUko ikertaldeen eta Ikerlaneko ikertaldeen arteko lankidetza sustatzea, eta horretarako bideak bilatzea: hala nola hezkuntza arloko lankidetza, praktikak, GrAL eta MALak egiteko aukera, Hackathoiak, doktorego tesien zuzendaritza, ikerketa proiektuetan parte hartzea…

Transferentzia teknologikoaren arloan aitzindari da IKERLAN 1974. urtetik, eta urte luze darama, beraz, industria arloaren lehiakortasuna bultzatzen.

Transferentzia teknologikoa, ikerketa propioa eta langile espezializatuen prestakuntza uztartzen dituen lankidetza eredu bati esker, herrialde osoko hainbat enpresa garrantzitsuren konfiantzazko partner teknologikoa da IKERLAN.

IKERLANen jarduna eta eskaintzak espezializazio teknologikoaren hiru ildo barne hartzen ditu:

- Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
- Energia eta Potentzia Elektronika
- Mekatronika eta Automatizazioa

Gaur egun, 400 pertsonak osatzen dute IKERLAN taldea. MONDRAGON korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den neurrian, IKERLANek enpresa eredu jasangarri eta lehiakorra du, etengabe eraldatzen doana.

 Webgunea

https://www.ikerlan.es/

Gure eskaintza

https://www.ikerlan.es/eu/ikasleak 

https://www.ikerlan.es/eu/doktoregaiak 

https://www.ikerlan.es/eu/lan-eskaintzak 

Harremanetarako bidea

Eduardo Jacob eduardo.jacob@ehu.eus 

IKERLAN logoa