Berria! Industria Digitalizazioaren eta Zibersegurtasunaren Ingeniaritzako Gradua (26/27 ikasturtetik aurrera)
Onartzeko izapidean. 26/27 ikasturterako aurreikusita. Eskeinitako plazen kopurua: 35
Informazio Orokorra
Eraldaketa digitala funtsezkoa da gure gizartea abangoardia teknologikoan mantentzeko. Horrek esan nahi du digitalizatu egin behar direla bai gure eguneroko jarduerak eta kudeaketak, bai industria-sektorea bera. Horretarako, teknologia berriak funtsezkoak dira, hala nola adimen artifiziala, komunikazio aurreratuak edo automatizazioa.
Eraldaketa horrek erronka handiak ditu, eta zibersegurtasuna da garrantzitsuenetako bat. Beharrezkoa da gure gizartearen datu kritikoak babesteko estrategiak definitzea (datu pertsonalak, medikuak, banketxeak...), baita industriaren prozesu automatizatuak eta digitalizatuak babesteko ere.
Titulazio honen helburua gizartearen eta industriaren eraldaketa digitalerako oinarrizko teknologietan gaitasun sendoak dituzten ingeniariak prestatzea da, datuen, sistemen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko sistemak sustatu eta diseinatzeko gai direnak.
Horretarako, titulazio honetan, komunikazioen, telematikaren, automatizazio industrialaren, adimen artifizialaren eta zibersegurtasunaren arloko ezagutzak eskuratuko dituzu. Ikasgai hauei esker, gizartearen eta industriaren beharrak ulertuko dituzu, eta eraldaketa digitalaren erronka handiari erantzungo dioten soluzio ziberseguruak diseinatuko dituzu.
Titulazio horrek Prestakuntza Dual aipamen bat du. Horrela, zure prestakuntza osatu ahal izango duzu Teknologia Digitalen eta Zibersegurtasunaren sektoreko enpresa batean.