Breadcrumb

Curso actualizacion cargas liquidas

Karga likidoak eguneratzeko ikastaroak

Eguneratze ikastaro hauek eskaintzen dira:

  • Gas likidotua garraiatzeko tanke ontzietako karga-eragiketei buruzko Oinarrizko Prestakuntza ziurtagiriaren eskumenak eguneratzeko ikastaroa.
  • Petrolio-ontzien eta kimikarien karga-eragiketei buruzko Oinarrizko Prestakuntza ziurtagiriaren eskumenak eguneratzeko ikastaroa.
  • Kimikari-ontzietako karga-eragiketetarako Prestakuntza Aurreratua ziurtagiriaren gaitasunak eguneratzeko ikastaroa.
  • Petrolio-ontzietako karga-eragiketetarako Prestakuntza Aurreratua ziurtagiriaren gaitasunak eguneratzeko ikastaroa.
  • Gas likidotua garraiatzeko tanke ontzietako karga-eragiketei buruzko Prestakuntza Aurreratua ziurtagiriaren gaitasunak eguneratzeko ikastaroa.

Aurreinskripzioa eta matrikula: Inprimaki hau bete behar duzu.

Inprimaki hau betetzeak plaza gordeko du, baina ez dakar ikastaroa ordaindu beharra. Aurrerago jarriko gara zurekin harremanetan, matrikula-prozesua azaltzeko. Plazak aurreinskripzio ordenaren arabera atxikiko dira.
 

Prezioa: 80 € /ikastaroa

Eskola-asegurua: 4 €, UPV/EHUn matrikulatuta ez badago. Aseguru hau behin bakarrik ordainduko da, matrikulatuta dagoen ikastaro-kopurua kontuan hartu gabe.
 

Helburua: Gas Likidotuta garraiatzeko Tanga-Ontzien Oinzarrizko Prestakuntza, Petrolio-ontzietako eta Kimika-ontzietako Oinzarrizko Prestakuntza, Kimika-Ontzietako karga Lanen Prestakuntza Aurreratua,  Petrolio-Ontzietako karga Lanen Prestakuntza Aurreratua,  Gas Likidotuta garraiatzeko Tanga-Ontzietako karga Lanen Prestakuntza Aurreratua ziurtagiriak baliozkotu nahi dituzten profesionalentzat dira ikastaro horiek. FOM/2296/2002 Aginduaren 19.2b) eta 21.5 artikuluetan eta STCW Prestakuntza Kodearen A-1/11.2 eta B-I/11 ataletan ezarritakoarekin bat dator.

Irakaste-mota: Presentziala.

Hizkuntza: Gaztelania

Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola (Portugaleteko eraikina).

Ikastaroko orduak: 6 ordu/ikastaroa. Egun batean emanen dira.

Irakastegunak:

Ikastaroa emateko gutxieneko ikasle-kopurua iristen denean, harremanetan jarriko gara ikastaroa noiz emango den jakinarazteko.

Ikastaro bakoitzeko plazak:

  • Gutxieneko ikasle kopurua: 10
  • Gehieneko ikasle kopurua: 20

Kontsultak egiteko, jarri harremanetan hauekin:

Telefonoa: 94 601 4804
emaila: secretaria.eib-portu@ehu.eus