Buddy Programa
Zer da Buddy Programa?
Buddy programa Eskolaren beraren ekimena da, ikasle bisitariei laguntza emateko. Helburua, programa ezberdinen bidez heltzen zaizkigun truke-ikasleei Eskolan eta gure kulturan integratzen laguntzea da. Horretarako, lan hau boluntarioki egin nahi duten ikasleak eskatzen ditugu.
Ekimen honen bidez, etorkizunean trukea egin nahi duten Eskolako ikasleek, eurek joan nahi luketen unibertsitateko ikasleren bat ezagutzeko aukera daukate, eta hori lagungarria izan ahal zaie etorkizuneko egonaldirako. Beste kasuetan, aukera izango dute truke-ikaslearen hizkuntza lantzeko, eta beste ezberdin kultura eta bizimoduetaz ikasteko aukera dago beti.
Buddy programan parte hartzeak puntuak ematen ditu, geroago mugikortasun programetan plaza eskatzeko, baina ez dago krediturik programa honetan parte hartzeagatik.
Buddy-ren zeregina
Buddy-ren zeregina, truke-ikasleari ongietorria egitea da, Eskolako International Welcome Centre-ra zein Zuzendariordetzako kideek antolatzen dugun heldu berrientzako bilerara laguntzea, eta Eskolan gauzek zelan funtzionatzen duten (ordutegiak, argitalpenak, kafetegia, elkarteak eta abar) azaltzea ere bai. Ideia, beraien inkorporazioa modurik errazenean izan dadila da. Hortik aurrera, ikasle bakoitzak erabakiko du noraino nahi duen inplikatu, izendatu zaion truke-ikaslearekin.
Buddy-a ez da arduratzen ostatua bilatzeaz, International Welcome Centre-a arduratzen da horretaz. Baina atzerritar ikasleek eskertzen dute norbaiten laguntza pisu bat ikustera joan behar dutenean, batez ere gazteleraz egiten ez dakitenek (pisu jabe gehienek ez dakite ingeleseraz hitz egiten).
Hemen lehen lauhileko egiteko etortzen diren ikasle atzerritzar gehienak abuztuaren amaieran heltzen dira, eta bigarren lauhilekokoak urtarrilaren erdian-amaieran. Aireportura, autobus edo tren-geltokira, etabar, heltzen direnean hartzea da hobea, eta gero Eskolako International Welcome Centre-ra (I eraikina, P0A2 bulegoa) edo lehen egun horretan lo egingo duten lekura laguntzea. Hurrengo egunetan laguntza behar izango dute ordutegiekin, ikasgelekin, Eskola berarekin…
Nola parte har dezaket programan?
Programan parte hartu eta bigarren lauhilekoan Buddy izan nahi
baduzu, online inprimaki
hau bete besterik ez duzu egin behar.
Epea itxi ondoren, eta Zuzendariordetzan hurrengo lauhilekoan
Eskolara etorriko diren truke-ikasleei buruzko informazioa
daukagunean, esleipena egiten da. Datuak jasotzen dituen taula posta
elektronikoz bidaltzen da ikaslea esleituta duten buddietara.
Truke-ikasle bat izendatu didate. Zer egin behar dut?
Taula hartzen duzunean eta esleitu izan zaizun persona jakin bezain laster, ingenieria.internacional@ehu.eus helbideari mezu bat bidali behar diozu, buddy-ren zeregina betetzeko prest zaudela ziurtatzeko. Gero, zure truke-ikaslearekin harremanetan jartzen duzu. Buddy-ren zeregina egin ezin izatekotan, ingenieria.internacional@ehu.eus helbideari berehala esan behar diozu
Ikasle atzerritarrak onartuak direnean, haiekin harremanetan jartzen dugu eta mezu bat bidaltzen diegu, ostatu, atzerrientzako gaztelerazko edo euskarazko ikastaroei buruzko informazioa, etabar, non aurki dezaketen esanez. Zure truke-ikasleak gai horiei buruz zeozer galdetzen badizu, gure webgunean (“Alumnado visitante de intercambio”) aurkituko duzu haiei aurrez bidalitako informazioa. International Welcome Centre-rekin harremanetan jartzeko ere esan diezaiokezu: info.welcomecentre@ehu.eus. Beste edozein galderarako, gurekin harremanetan jar dezakezu.
Beharbada, ezin izango duzu ikaslea hartu heltzen den egunean, baina ahal izango duzu geroago; edo hartu eta International Welcome Centre-ra lagundu dezakezu, bain ezin duzu berarekin harrera bilerara joan. Ez kezkatu: behin harremanetan jarrita, zuen artean ados ipini zaitezkete. Eta lagun bati edo beste buddy bati esan diezaiekezu. Garrantzitsua, ikasle atzerritarrak laguntza izango duela jakin dezala da.
Buddy-aren lana ebaluatzen al da?
Bai. Ikasle bisitari guztiek betetzen dute inkesta bat, gure Eskolan haien egonaldia hasten denean. Inkesta horretan galdetzen zaie ea haien buddy-a lagungarria izan den, eta puntuazioa 1-etk (guztiz desadostasunean) 6-ra (guztiz ados) doa.
Eskolako kontaktua
Buddy programarekin erlazio duten edozein gai eta zalantzatarako ingenieria.internacional@ehu.eus helbideari idatz diezaiokezu. Gurekin harremanetan jar zaitezke +34 94 601 8228 telefono zenbankian ere, edo Eskolako Nazioarteko Bulegoan (I eraikina, P1E2 bulegoa), jendearretako ordutegian.