Praktikak baliozkotzea ontziratze profesionalagatik
"Itsasontziko praktikak" (18 ECTS) 4. mailako Curriculum Praktikak hautazko irakasgaia onartzeko aukera dago, Makinetako edo Zubiko ikasle gisa ontziratze profesionalengatik (titulazioaren arabera), gutxienez 3 hilabeteko iraupenarekin. Ontziratze horiek ikaslearen unibertsitateko prestakuntza-aldian egin beharko dira.
Hori eskatzeko, dagokion formularioa bete behar da estekan. Formularioa betetzeaz gain, Portugaleteko Ingeniaritzako Idazkaritzara joatea beharrezkoa izango da Ontziratze-libreta fisikoki aurkezteko administrazioko langileek erkatu eta eskaneatu dezaten.