Información - RRE: JEPE - CAF

CAF

Jarduera-sektoreak: Mugikortasun soluzio integralak

Deskribapen

Talde multinazional bat gara, 100 urtetik gorako esperientzia duena, eta garraio-sistema integralak eskaintzen ditugu abangoardia teknologikoan eta balio erantsi handikoa mugikortasun iraunkorrean.

CAFek mugikortasun-sistema integralak diseinatu, fabrikatu eta ezartzen ditu. Produktu- eta zerbitzu-gamak honako hauek barne hartzen ditu:


• Hiriko eta distantzia luzeko trenak

• Autobusak

• Osagaiak

• Seinaleztapen-sistemak

• Zerbitzuak

• Emakidak eta sistema integralak


Gure ahalmen tekniko eta gizatiarrean oinarrituz, mugikortasunaren sektorean haziko gara, munduko merkatu handi eta zorrotzenetan gure partaidetza finkatuz.
Garraio iraunkorreko sistemak sortzea da CAFen helburu nagusietako bat. Konpainiak irtenbide teknologiko berriak eskaintzen ditu garraiobide eraginkorragoak eta ingurunearekiko errespetuzkoagoak eskaintzeko.