2017/18 ikasturteko Industria Ingeniaritzako Masterreko 1. mailako matrikula
APIRILAREN 3tik MAIATZAREN 31ra:
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO INDUSTRIA TEKNOLOGIAREN INGENIARITZAKO GRADUKO IKASLEAK:
Ikasleak ekainean jasoko du posta elektronikoz Industria Ingeniaritzako masterrean izena emanda egotearen jakinarazpena. Bertan esango zaio Bilboko Ingeniaritza Eskolako Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea izateagatik onartua izango dela masterrean, baldin eta gradua amaitzen badu.
Izena emateaz gainera, urrats hauek eman beharko dira masterrean matrikulatzeko:
-
Egin nahi dituen espezialitateak lehenetsi behar ditu eta nahitaezko irakasgaien taldea adierazi. (esteka). (Epea: ekainaren 7tik 20era)
- Matrikulatu nahi dituen hiru espezialitate, gutxienez, markatu beharko ditu, lehentasun ordena adierazita.
- Ez dira eskainiko 8tik beherako matrikula eskaerak izan dituzten espezialitateak eta Ingeniaritza Kimikoa espezialitatea ingelesez bakarrik eskainiko da
- Behin masterreko eskaera guztiak ordenatu ondoren, kontuan hartuta egindako sakontzea eta espedienteko batez besteko nota, ikasleak egindako aukeren ordenari jarraituta plaza libreak dituen lehenengo hautuan matrikulatuko dugu.
- GRALean matrikulatzerakoan, "Datu ekonomikoen orria" entregatu behar du ikastegiko idazkaritzan.
- Irailaren 25etik:
- Matrikularen gordekina jaso behar du ikastegiko idazkaritzan.
Oharra:
Besterik adierazi ezean, ikaslearen eskaria behin betikotzat hartuko dugu, eta idazkaritzan berretsi egingo dute haren izen ematea. Ikasleak iritziz aldatu badu, horren berri eman beharko du Gradu Amaierako Lanaren defentsarako eskaria egiten duenean.
GAINERAKO IKASLEAK:
Ikasleak ekainean jasoko du posta elektronikoz ondoko informazioa:
- Ikasleak jakinarazpen bat jasoko du onartuta dagoela, onartuta ez dagoela edo baldintzapeko onarpena adieraziz eta, kasuan kasu, egin behar dituen prestakuntza osagarriak azalduz.
- Ikasleentzako matrikula espezifikorako eskaera orria.
- Datu ekonomikoen orriak.
Hauek dira masterrean matrikulatzeko eman beharreko urratsak:
- Matrikula orria eta datu ekonomikoen orria entregatu beharko ditu ikastegiko idazkaritzan irailaren 8a baino lehen.
Ikasleak irailean jasoko du posta elektronikoz bere eskaera onartuta dagoela, eta horrela bada, ez da beharrezkoa izango bere aurreinskripzioaren eskaera berrestea. Posta elektroniko horretan ikasleak GAUR aplikazioaren erabiltzaile eta pasahitza jasoko ditu.
Irailaren 13tik:
- Matrikularen gordekina jaso behar da ikastegiko idazkaritzan.
UPV/EHUko Industria arloko ikasleak:
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Graduko ikasleentzako matrikula orria (pdf ,9,55 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHUko Ingeniaritza Elektrikoko Graduko ikasleentzako matrikula orria (pdf ,9,73 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHUko Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Graduko ikasleentzako matrikula orria (pdf ,7,54 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHUko Kimika Ingeniaritzako Graduko ikasleentzako matrikula orria (pdf ,7,55 Kb)