Berria! Telekomunikasio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Onartzeko izapidean. 26/27 ikasturterako aurreikusita. Master honek egungo Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra ordezkatuko du 26/27 ikasturtean. Eskeinitako plazen kopurua: 60
Informazio Orokorra
Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritzako Graduaren jarraipen naturala da. Master honek elektronikaren, telematikaren eta telekomunikazio-sistemen arloetan ezagutza aurreratuak emango dizkizu.
Hiru lauhileko egitura berrituari esker, telekomunikazioen arloko teknologietan sakondu ahal izango duzu, eta aukera emango dizu telekomunikazioen arloko edozein proiektu motaren ikuspegi orokorra eta zabala izateko. Horri esker, proiektuak zuzendu ahal izango dituzu arlo horietako edozeinetan.
Horrela, lehenengo bi lauhilekoetan (lehen ikasturtean), elektronika, telematika edo komunikazio-teknologia berriei buruzko prestakuntza aurreratua jasoko duzu. Azken lauhilekoan hainbat aukera izango dituzu:
•Prestakuntza DUalean ibilbide bat egitea, prestakuntza hori IKTen eremuko enpresa batean lan-kontratuarekin egonaldia eginez osatzeko. Bertan, zure Master Amaierako Lana bilakatuko den proiektu bat garatuko duzu.
•Zure prestakuntza osatzea espezializazio handiko hautazko ikasgaien ibilbide baten bidez: hala nola ibilgailu elektrikoetan, elektronika integratuan, sistema telematikoetan edo adimen artifizialeko irakasgaiak, goizetan enpresan praktikak egiten dituzun bitartean.
•Nazioarteko mugikortasuna egitea, Eskolako titulazio bikoitzeko akordioei esker.
Masterrak telekomunikazio-ingeniari gisa gaituko zaitu (CIN/355/2009 Agindua), eta, beraz, telekomunikazioekin zerikusia duen edozein ingeniaritza edo sektoretan lan egin ahal izango duzu, baita telekomunikazioen edozein arlotako proiektuak sinatu ere.