Breadcrumb

Berria! Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (26/27 ikasturtetik aurrera)

Berria! Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (26/27 ikasturtetik aurrera)

Onartzeko izapidean 26/27 ikasturterako aurreikusita. Gradu honek egungo Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritza Gradua ordezkatuko du 26/27 ikasturtean. Eskeinitako plazen kopurua: 60

Informazio Orokorra

BTTIG

Gaur egungo mundua gero eta gehiago dago Informazioaren Teknologien, Komunikazioen eta Elektronikaren mende, eta, beraz, arlo horretako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da.

Titulazio honek elektronikaren eta telekomunikazioen arloko prestakuntza eskaintzen du, zure jarduera profesionala edozein sektoretan garatu ahal izateko: komunikazioak, industria, entretenimendua, multimedia, segurtasuna, medikuntza, ekoizpena, automobilgintza, garraioa eta aeronautika, besteak beste.

Titulazio honek hiru espezialitate ditu, zure prestakuntzan sakontzea posibilitatzen dutenak:

•Elektronika: hemen landutako diseinuaren funtsak hainbat arlotan aplikatu ahal izango dituzu: ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, 4.0 industria, domotika, sentsoreak, mikroprozesadoreak, sistema digitalak, gailu elektronikoak, etab.

•Telekomunikazio-sistemak: komunikazio mugikorrekin, zuntz optikoarekin, irrati- eta telebista-sistemekin, satelite bidezko komunikazioekin, haririk gabeko sistemekin eta abarrekin lotutako alderdiak ikasiko dituzu.

•Telematikoa: Internetekin eta beste komunikazio-sare batzuekin, zibersegurtasunarekin, mugikorretarako aplikazioen programazioarekin, zerbitzu telematiko eta multimediekin, big datarekin eta abarrekin lotutako guztia landuko duzu.

Gradu honek Telekomunikazioko Ingeniaritza Teknikoaren gaitasun profesionalak ematen ditu, baita zure espezializazio-eremuko proiektuak sinatzeko aukera ere.

Gainera, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterrera zuzenean sartzeko aukera izango dizu gradua bukatu eta gero, Telekomunikazio Ingeniaritzako lanbidean jarduteko gaitzen duena.