AEBIN elkartea: Asociación Española de Bioinorgánica

AEBIN elkartea: Asociación Española de Bioinorgánica


Asociación Española de Bioinorgánica elkartea (AEBIN, www.aebin.es) fundatu zen 2002an, eta geroztik sendotuz joan da; egun, bazkideen kopurua 150etik gorakoa da, eta elkartearen helburu nagusienetakoa da gure gazteen talentua bultzatzea. Horretarako, AEBINek hainbat jarduerak antolatzen ditu, eta horien artean bi urtean behin egiten dugun batzar zientifikoa dugu aipagarri. Hurrena, 2017an izango da, eta hamargarren edizioa izango da. Hots, X Bio-ez-organikoaren Batzar Zientifikoa, Bilbon izango da 2017ko uztailaren 9tik 12ra.