Ongi etorriak izan zaitezen X Bio-ez-organikoaren Batzar Zientifikora

Ongi etorriak izan zaitezen X Bio-ez-organikoaren Batzar Zientifikora, AEBINen eskutik izango dena Bilbon 2017ko uztailaren 9tik 12ra (AEBIN da Asociación Española de Bioinorgánica).

AEBINeko zuzendaritza-batzordeak eta X Bio-ez-organikoaren Batzar Zientifikoaren bertoko batzorde antolatzaileak gonbidatzen zaituztegu kongresu honetara, 2017ko uztailaren 9tik 12ra Bilbon izango dena. Jarduera zientifikoa Bizkaia Aretoan izango da, eraikin moderno eta funtzionala zeina Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) delakoak erabiltzen baitu. Aretoa itsasadarraren ertzean dago, Iberdrola Dorrea, Guggenheim museoa eta Euskalduna Jauregia hortik hurbil daudelarik.
Hamargarren edizioa denboran sendotzen du kongresu hau, eta horregatik bertoko batzorde antolatzaileok harro gaude, AEBINek urteurrena ospatzeko konfiantza eman digu eta.
Diego Lopez de Haro jaunaren hiriak hartuko gaitu, Bilboko zonalde enblematikoenean non hiria ikusten baita mundura zabalik, inspiratzailea eta berritzailea; alegia, AEBINeko izpirituarekin bat. Horrela, esparru ezin hobea izango dugu bai bio-ez-organikoan egindako aurkikuntza berrienak aurkeztu eta eztabaidatzeko, eta baita ere gure elkartearen sostenguak diren adiskidantza zein lankidetzazko loturaz gozatzeko.
Nazioartean ospe handiko zientzialari asko, ehunetik gora, etortzeko dira, zeintzuk arlo desberdinetan baitihardute: hala noa, Kimika, Biologia, Medikuntza, Materialen Zientzia, Kristalografia, eta Fisika. Ezagutzaren mugako hainbat gairen gainean eztabaidatuko dugu, eta horien artean gaineratzen dira osasunarekin harremanean daudenak: alegia, biomaterialak, minbizia eta beste gaixotasunen tratamenduak eta endekapenezko neuropatologiak.
Horixe guztia kontuan hartuta, zuen agendetan data hauek erreserba ditzazuela espero dugu Bilbon bildu ahal izateko. Ordura arte, ondo izan.