Informazio arkitektonikoa

 

Bizkaia Aretoa eraikin berezia da, ez bakarrik bere ezaugarri arkitektonikoengatik, baita bere kokapenagatik ere: Abandoibarra, Bilboko alderdi eraberritua. Álvaro Siza arkitekto itzaltsuak diseinatu zuen arkitektura modernoaren obra hau, Bilbo hiria kulturaren, arkitekturaren eta zerbitzuen arloko erreferentzia bihurtu duen ereberritze proiektuaren parte dena.

Horren erakusgarri, hona hemen "BILBAO, nueva arquitectura/new architecture" liburuko zenbait pasarte, Bizkaia Aretoaren berezitasuna ikuspegi desberdinetatik deskribatzen dutenak. Liburu hau Francisco J eta Bernardo I. García de la Torre arkitektoek idatzi dute, eta EHUdendan dago salgai, Bizkaia Aretoko beheko solairuan.