UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Konbinatu eta mugitu!" lelopean
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Konbinatu eta mugitu!" lelopean, hiru campusetan unibertsitate-komunitate osoari (ikasleak, IIP eta AZP) zuzedutako jarduera presentzialak, eta online jarduerak, martxan jarriz.
Jarduera presentzialak Bizkaiko Campusan
Formula Student erakusketa
- Eguna: irailak 20
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Formula ibilgailu elektrikoaren erakusketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasle talde batek garatua.
BMW ibilgailu elektrikoen erakusketa
- Eguna: irailak 20
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
BMW markako zenbait ibilgailu elektrikoen erakusketa.
Bizikletaren tailerra
- Data: irailak 20
- Lekua: Mikel Laboa plaza
- Ordua: 10: 30-13: 30
Bertaratzen direnek bizikleta konpontzen ikasi ahal izango dute, biomekanikari buruzko alderdiak, eta bizikleta elektrikoa probatu ahal izango dute.
Elektrolindegien aurkezpena
- Eguna: irailak 20
- Lekua: via Aemilia
- Ordua: 12:00
Online jarduerak
Argazki lehiaketa
- Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte
Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek EHUDendako artikulu bat (kirol jertsea, haizetik babesteko jertsea edo jarduera-erlojua) jasoko dute.
Argazki lehiaketaren oinarriak (pdf ,638,61 Kb)