Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Autobusetarako geldialdi berria Leioa-Erandion: Altube Elkartea eta Arriaga Autobusak

Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandioko arloan ibilgailuen trafikoa hobetzeko asmoarekin, 2020ko otsailak 3tik segidan aipatzen diren aldaketak indarrean sartuko dira, autobusen geldialdiekin lotuta.

Altube elkartearen autobusak

  • Bidaiarien jaitsiera, gelategietako geldialdian eta Vía Aemilian kokatzen den geldialdi berrian egingo da.

  • Bidaiarien igoera Vía Aemilian kokatzen den geldialdi berrian soilik egingo da.

Autobusek Zientzia Parkeko irteera hartuko dute, Via Appia saihesteko helburuarekin.

Irudia

Arriaga autobusak (ikastegiek antolaturiko ekitaldietan)

  • Bidaiarien igoera zein jaitsiera, Vía Aemilian kokatzen den geldialdi berrian bakarrik egingo da.

  • Autobusek Zientzia Parkeko irteera hartuko dute, Via Appia saihesteko helburuarekin.

UPV/EHUko pertsonalentzako zerbitzuetan (Arriaga Konpainiakoak) ohizko geldialdiak mantenduko dira.

Irudia