Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ohar garrantzitsua Leioa-Erandio eremuan aparkatzeari buruz

Irudia

Leioa-Erandio eremuan gaizki aparkatutako ibilgailuak eragindako trafiko arazoak ekiditearren, pertsona, bizikleta, ibilgailu eta autobusen eguneroko joan-etorria oztopatzen dutelarik, lankidetza eskatu nahi diegu ibilgailu pribatuan datozen pertsonei, autobus geralekuetan, aparkalekuetarako sarreretan, bihurguneetan, desgaitasuna duten pertsonentzako eremuetan, espaloietan, bidegorrietan ez eta ikuspena edo joan-etorria oztopatzeko tokietan aparka ez dezaten.

Espero dugu egoera horietara ez iristea, baina, hala ez bada, garabiari abisatuko diogu, gaizki aparkatutako ibilgailuak kentzeko.

Eskertu egiten diegu Campusera ikastera, lanera edo bisita egitera datozen guztiei, eremu seguruago izan dadin eskaintzen duten laguntzagatik.

 

Leioan, 2023ko maiatzaren 2an

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza