Breadcrumb

Eduki publikatzailea

IKASGELATEGIA I eta IKASGELATEGIA II eraikinen autobabeserako plana

Autobabeserako Batzordearen izenean, eraikinetako erabiltzaile eta langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, gai garrantzitsu honetan ematen diguzuen laguntzagatik eta egiten duzuen ahaleginagatik. Zuen esanetara gauzkazue, edozein argibide eskatzeko edo iradokizunak egiteko (helbide elektronikoa: administradora.vicer.campus-bizkaia@ehu.eus)

Kontrol Zentroa

Autobabeserako Batzordeak finkatutako lokala, larrialdi egoeretako jardun guztiak koordinatu ahal izateko. Arazoren bat antzemanez gero, jar itzazu jakinaren gainean.

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako atezaindegia: Tel. zk.: 3138  /  688 67 37 67
Zuzenbideko atezaindegia: Tel. zk.: 3132
Lan Harremanetako atezaindegia: Tel. zk.: 3098 / 5834 

Ebakuazioaren eta alarmaren arduradunak

  • Irakaskuntzako lokaletan, irakasleak arduratuko dira alarma jotzeaz eta eraikina husteaz larrialdi kasuetan.
  • Gune bateko lokal nagusi batean dagoen irakasleak gune osoaren ebakuazioa bermatu beharko du.
  • Bulego eremuetan, lokal bati dagokio eremuaren ebakuazioaren ardura.
  • Hala ere, nahiz eta inork ez ezer esan, alarma entzunez gero, irten eraikinetik.

Elkarguneak

Eraikina hustuta, guztiok toki batean elkartu behar dugu, norbait falta ote den jakiteko eta modu koordinatuan jarduteko.

Bi elkargune dauzkagu, solairuen arabera:

  • 1., 2., 3. eta 4. solairuak: ikasgelategien arteko plataforma
  • 0. eta 1. solairuak: markesina