null

Errektoretzako Autobabeserako Plana

UPV/EHUko eraikin guztiek dute Autobabeserako Plana, hau da, larrialdietan eraikina nola hustu zehazten duen dokumentua.

Errektoretzako Autobabeserako Batzordearen izenean, eraikineko erabiltzaile eta langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, gai garrantzitsu honetan ematen diguzuen laguntzagatik eta egiten duzuen ahaleginagatik. Zuen esanetara gauzkazue, edozein argibide eskatzeko edo iradokizunak egiteko (helbide elektronikoa: administradora.vicer.campus-bizkaia@ehu.eus  )

 

Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea:

Kontrol Zentroa eta Lehen Esku-hartzeko Taldea eraikinetako atezaindegietan edo segurtasun arloan egoten dira.
Arazoren bat antzemanez gero, jo haiengana lehenbailehen. Haiek jakingo dute zer egin.
Eta alarma entzunez gero, irten eraikinetik. Zure segurtasuna dago jokoan.

 

Autobabeserako neurriak:

Zure segurtasunagatik:
Eraikinean sartzean, erreparatu gezi berdeei, horiek adierazten baitizute nondik irten behar duzun larrialdiren bat izanez gero.
Zaindu eraikineko segurtasun bitartekoak (su itzalgailuak, su detektagailuak…). Gure segurtasuna bermatzeko daude.
Ez ipini ezer su itzalgailu baten edo larrialdi irteera baten parean. Eta horien erabilera oztopatzen duen zerbait ikusiz gero, abisatu lehenbailehen atezaindegian.

 

Nola jokatu larrialdietan eta ebakuazioetan

Balizko larrialdi kasuan, aintzat hartu beti gomendio orokor hauek:

  • Itxi leihoak.
  • Irten eraikinetik alerta adierazten duen seinale akustikoa entzun bezain pronto.
  • Bete ebakuazioko arduradunek emandako jarraibideak.
  • Erabili hurbilen duzun ebakuazio bidea edo larrialdi irteera.
  • Joan zaitez zehaztutako elkarguneetara.
  • Egon lasai, eta ez korri egin.
  • Zerbait ahaztu bazaizu, ez joan bila.
  • Ez erabili igogailuak.
  • Erreparatu seinaleei.
  • Ez hartu beharrezkoa ez den arriskurik.
  • Lagundu mugikortasun zailtasunak dituztenei.

 

Elkarguneak

Eraikina hustuta, guztiok toki batean elkartu behar dugu, norbait falta ote den jakiteko eta modu koordinatuan jarduteko.

Bi elkargune dauzkagu, solairuen arabera:

 

Segurtasun fitxak:

Fitxa hauetan, larrialdi bat izanez gero talde bakoitzak zer pauso eman behar dituen ikus dezakegu.