Banatu dira Espainiako 49. Matematika Olinpiadaren sariak
Lehenengo argitaratze data: 2013/04/08
Kataluniako bi gazte, Madrilgo bi, Andaluziako bat eta Gaztela eta Leongo bat sailkatu dira 54. Nazioarteko Matematika Olinpiadan parte hartzeko.
Igandean, apirilak 7, Espainiako 49. Matematika Olinpiadari bukaera eman zitzaion. Joan zen ostegunean hasi zen lehiaketa honetan Batxilergoko 1. eta 2. Mailako 77 ikaslek parte hartu dute. Matematiken Espainiako Elkarteak sustatzen du olinpiada hau eta, lehen aldiz, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Atalak antolatu du.
Parte hartzaileek ostiralean eta larunbatean egin zituzten lehiaketako frogak eta, behin emaitzak aztertuta, urrezko 6 domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 18 banatu dira. Honako hauek izan ziren urrezko dominen irabazleak: Marc Felipe Alsina eta Pau Surrell Rafart, Kataluniakoak, Ismael Sierra del Río eta Raúl González, Madrilgoak, Félix A. Gimeno, Andaluziakoa, eta Marcos García Fierro, Gaztela eta Leongoa.
Sei gazte hauek 18tik 28ra bitartean Santa Martan (Kolonbia) egingo den 54. Nazioarteko Matematika Olinpiadan parte hartuko duen talde olinpikoa osatuko dute, eta irailean Panaman egingo den 28. Iberoamerikako Matematika Olinpiadan parte hartzeko hautagai izango dira.