Errektoreak aurrekontu zorrotza aurreikusten du 2013rako
Lehenengo argitaratze data: 2013/03/22
Irakaskuntza, ikerketa eta enpleguari eustea, lehentasuna izango dira apirilean aurkeztuko den aurrekontuen proiektuan.
Martxoaren 27an, Gobernu Kontseilu berria osatu da, lehenengoa 2011ko otsailaren 24an UPV/EHUko Estatutu berriak indarrean sartu zirenetik. Gobernu Kontseiluak, unibertsitateko kide anitzeko gobernu organoak, 45 kide ditu, aurreko osaeran baino 8 gehiago. Ondoak dira osakideak: errektorea (bera da kontseiluko burua); idazkari nagusia; gerentea; 8 errektoreorde, errektoreak izendatuak; Gizarte Kontseiluko bi kide; eta beste 34 kide Klaustroak aukeratuak. Azken horiek Klaustroak martxoaren 1ean egindako bileran aukeratu ziren.
Gobernu Kontseilu berriak, lehenengo bileran, 2012/13 ikasturteko plaza mugak onartu ditu; izan ere, ikasketak Europako Unibertsitate Eremura egokitu ondoren, nahitaezkoa da gradu berri guztietarako plaza mugak zehaztea. Euskal Herriko Unibertsitatearen kasuan, ondoko aldagaiak izaten dira kontuan eskaintza hori optimizatzeko: titulazioan izena eman dutenen kopurua; ikastegiak dituen baliabide akademikoak; eta gizartearen eskaria.
2012/13 ikasturtean, UPV/EHUk 8.934 plaza eskainiko ditu lehenengo mailarako, lurraldearen arabera era honetara banatuta: Arabako Campusean, 1.855 plaza; Gipuzkoako Campusean, 2.264; eta Bizkaiko Campusean, 4.815.
Iazko kopuruekin alderatuta, aurton % 9 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutakoen kopurua (2011/12 ikasturtean 14.297 izan ziren, eta aurtengoan, 15.709), eta, hain zuzen ere, ikasketa horietatik dator ikasle gehien UPV/EHUko graduetako lehenengo mailara. Hala ere, unibertsitateak eskainitako plaza kopurua % 4 baino ez da jaitsi, eta jaitsiera horren eragile nagusia bikoiztuta zeuden gradu batzuk kendu egin direla izan da.
Errektoreak, Gobernu Kontseiluari emandako informazioan, adierazi du graduak ezarri zirenetik gora egin duela unibertsitate honetan izena eman dutenen kopurua, betiere, kopuru hori Batxilergoko bigarren maila egin dutenen kopuruarekin alderatuz gero. Esan duenez, Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleen % 80,21ek eman du izena UPV/EHUn.
Graduak ezarri ziren lehenengo urteko (2010/11 ikasturteko) datuekin konparatuz gero, ehuneko zortzi igo da kopuru hori. Beraz, errektorearen esanetan, gero eta ikasle gehiagok aukeratzen du gure unibertsitatea izena emateko, eta, gainera, Batxilergoko bigarren mailan % 9 jaitsi den arren ikasle kopurua, aurtengo izen ematea, talde honetakoa, ia iazkoaren pare mantendu da. Errektorearen ustez horrek adierazten du euskal gizartearentzat erakargarria dela UPV/EHUko graduen eskaintza, eta behin betiko matrikulan berri on hori berrestea espero du.
Datu zehatzen arabera, ondokoa izan da batxilergotik etorrita unibertsitate honetan izena eman duen ikasle kopuruaren bilakaera: 2010/11 ikasturtean Batxilergoko 11.220 ikaslek eman zuten izena (guztira izena eman zutenen (15.538) % 72,21ek); 2011/12 ikasturtean 11.523 izan ziren (% 73,55; guztira: 15.704); eta datorren ikasturterako, 11.468 (% 80,21; guztira: 14.297). Kopuru horiek honela daude banatuta Campuska: Arabako campusean: 1.951 2010/11 ikasturtean; 2.092 2011/12 ikasturtean; eta 2.060 2012/13 ikasturterako; Gipuzkoako Campusean: 2.935 2010/11 ikasturtean; 3.029 2011/12 ikasturtean; eta 2.962 datorren ikasturterako; Bizkaiko Campusean: 6.334 2010/11 ikasturtean; 6.402 ikasturte honetan, eta 6.446 datorren ikasturterako.
Orain Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman beharko die Gobernu Kontseiluak onarturiko plaza mugei, ondoren Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrera igortzeko. Azken erakunde horrek maiatzaren 31 baino lehen argitaratuko ditu.Gaur, Bizkaia Aretoan UPV/EHUk egindako Gobernu Kontseiluan, Iñaki Goirizelaia errektoreak egoera ekonomikoaz jardun du luze bere hasierako txostenean, organo horretan laster aurkeztekoa den aurtengo aurrekontuaren proiektuaren atari gisa.
Zehazki, euskal administrazioaren aurrekontuak izandako murrizketa nabarmena aipatu du, zeinaren arabera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak unibertsitateari esleitzen dion partida   % 8,59an jaitsiko den.
Egoera honen aurrean, errektoreak zertzelada batzuk eman ditu UPV/EHUren aurtengo aurrekontuaren proiektua egiteko erabiliko diren irizpide nagusiez. Lehentasunak irakaskuntza, ikerketa eta lanpostu guztiei eustea izango dira, bai eta hasita dauden obretarako kronograma berria ezartzea ere, gobernuarekin batera.
Errektorearen hitzetan, "Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izendatutako kopuruak behartzen gaitu aurrekontu ikaragarri zorrotzak eta gogorrak egitera; lanpostu guztiak bermatzeko, beste partida batzuk nabarmen murriztu beharko ditugu, eta unibertsitateko kide guztion artean aurrekontu arduratsu bat taxutu beharko dugu".
Bestalde, errektoreak adierazi du bere asmoa dela aurrekontuaren proiektua apirileko Gobernu Kontseiluaren ohiko bileran aurkeztea. Ezinezkoa balitz, beranduago aurkeztuko litzateke, Kontseiluaren ezohiko bilera batean, hartara behin betiko aurrekontua maiatzeko ohiko bileran aurkezteko.
2013/14 ikasturterako plaza mugak
Gaurko Gobernu Kontseiluan, bestetik, 2013/14rako plaza mugak onartu dira. Europako Unibertsitate Eremuak (EUE) ezarrita dauka gradu guztiek plaza muga izan behar dutela. Euskal Herriko Unibertsitatean zenbait aldagai hartzen dira kontuan eskaintza optimizatzeko, hala nola: kasuan kasuko memorian titulaziorako ezarritako plaza kopurua; gradu bakoitzerako egin diren eskariak; aurreko ikasturteko lehen aukerako matrikulen kopurua; titulazioa emango den ikastegiaren baliabide akademikoak; gizartearen eskaria. Datu horiek kontuan hartuta, 2012/2013 ikasturteko plaza mugei eutsiko zaie titulazio guztietan, hirutan izan ezik: Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Erizaintzako Graduan, Medikuntzako Graduan eta Odontologiako Graduan.
Hiru kasuetan titulaziook ematen dituzten ikastegiek eurek eskatua zuten plaza kopurua gutxitzea. Erizaintzan 13 plaza gutxiago eskainiko dira (145etik 132ra jaitsi da kopurua), azkenaldian eskolak arazoak izan dituelako praktikak behar bezala bideratzeko. Bestalde, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, bai Leioa-Erandiko Eremuko ikastegian eta bai ospitaletako irakasguneetan, bere irakaskuntza ahalmenaren mugetan dago, eta, beraz, ikasleen kopurua gutxituz gero, eskolen eta praktiken kalitatearen mesedetan izango da. Plaza muga 250ean jarrita, Medikuntza itzuliko litzateke bere lehengo kopuruetara (240 plaza 2010/11 ikasturtean; 265 plaza 2011/12 ikasturtean versus 350 plaza 2012/13 ikasturtean); Odontologian, berriz, 45etik 35era jaitsiko litzateke kopurua. 2011/12 ikasturtetik hona, Medikuntza Fakultateak Fisioterapiako Gradua ere ematen du, eta horretan 60ko mugari eutsiko zaio.
Orain Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman beharko die Gobernu Kontseiluak onarturiko plazen mugei, ondoren Unibertsitate Politikarako Konferentzia Orokorrera igortzeko. Azken erakunde horrek maiatzaren 31 baino lehen argitaratuko ditu.
Gobernu Kontseiluaren adierazpena, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaindu ez izanari buruzkoa
Era berean, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak baiespenez onartu du adierazpen instituzional bat, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ordaindu ez izanari buruzkoa. Adierazpenak hiru puntu ditu. Honela diote, hitzez hitz:
- Lehena.- Lehenengoa: unibertsitateko langileek beren egitekoak ondo bete dituzte 2012an, urte guztietan bezala, eta zaindu beharreko ardatz garrantzitsu bilakatu dira unibertsitateko jarduna kalitatezkoa izango bada.
- Bigarrena: Unibertsitate honek ezin izan die bere langileei abenduko aparteko ordainsaria ordaindu, legeak hala ezarri duelako.
- Hirugarrena: Abenduko aparteko ordainsariari dagokion zenbatekoa, oraindik ordaindu ez dena, unibertsitate honetako langileena da. Â Horregatik guztiagatik, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2012ko aparteko ordainsariari dagokion zenbatekoa UPV/EHUri lehenbailehen transferitzeko.
UPV/EHUko graduetako plaza mugak 2013/14 ikasturterako
ARABAKO CAMPUSA | |
---|---|
Farmazia Fakultatea |
|
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua |
40 |
Ingurugiro Zientzietako gradua |
50 |
Farmaziako gradua |
140 |
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua |
60 |
Letren Fakultatea |
|
Ingeles Ikasketetako Gradua |
100 |
Euskal Ikasketetako Gradua |
80 |
Filologiako Gradua |
80 |
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua |
60 |
Historiako Gradua |
110 |
Artearen Historiako Gradua |
60 |
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua |
60 |
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea |
|
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua |
100 |
Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola |
|
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua |
140 |
Irakasleen Unibertsitate Eskola. |
|
Haur Hezkuntzako Gradua |
110 |
Lehenengo Hezkuntzako Gradua |
140 |
Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola |
|
Gizarte Langintzako Gradua |
125 |
Ingeniaritzaren Unibertsitate Eskola |
|
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua |
60 |
Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Gradua |
60 |
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua |
60 |
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua |
100 |
Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua |
40 |
Erizaintzako Unibertsitate Eskola (ikastegi atxikia) |
|
Erizaintzako Gradua |
80 |
GIPUZKOAKO CAMPUSA |
|
Kimika Fakultatea |
|
Kimikako Gradua |
80 |
Zuzenbide Fakultatea |
|
Zuzenbideko Gradua |
150 |
Kriminologiako Gradua |
60 |
Informatika Fakultatea |
|
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua |
145 |
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |
|
Gizarte Antropologiako Gradua |
55 |
Gizarte Hezkuntzako Gradua |
80 |
Filosofiako Gradua |
55 |
Pedagogiako Gradua |
55 |
Psikologia Fakultatea |
|
Psikologiako Gradua |
250 |
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
|
Arkitekturako Gradua |
150 |
Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola |
|
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua |
230 |
Erizaintzako Unibertsitate Eskola |
|
Erizaintzako Gradua |
132 |
Irakasleen Unibertsitate Eskola. |
|
Haur Hezkuntzako Gradua |
90 |
Lehenengo Hezkuntzako Gradua |
180 |
Unibertsitate Eskola Politeknikoa |
|
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua |
58 |
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua |
117 |
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua |
117 |
Ingeniaritza Zibileko Gradua |
75 |
Eraikuntza Ingeniaritzako Gradua |
75 |
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola |
|
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua |
70 |
Elgoibarko Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren Txandakako Ingeniaritza Eskola (ikastegi atxikia) |
|
Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua |
40 |
BIZKAIKO CAMPUSA |
|
Zientzia eta Teknologia Fakultatea |
|
Biologiako Gradua |
90 |
Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua |
40 |
Bioteknologiako Gradua |
40 |
Fisikako Gradua |
80 |
Geologiako Gradua |
50 |
Ingeniaritza Elektronikoko Gradua |
50 |
Ingeniaritza Kimikoko Gradua |
80 |
Matematikako Gradua |
80 |
Kimikako Gradua |
80 |
Arte Ederren Fakultatea |
|
Arteko Gradua |
145 |
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua |
50 |
Sorkuntza eta Diseinuko Gradua |
105 |
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea |
|
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua |
270 |
Ekonomiako Gradua |
100 |
Finantza eta Aseguruetako Gradua |
60 |
Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua |
60 |
Marketineko Gradua |
60 |
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea |
|
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua |
80 |
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua |
75 |
Kazetaritzako Gradua |
210 |
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua |
125 |
Soziologiako Gradua |
80 |
Zuzenbide Fakultatea-Bizkaiko Ordezkaritza |
|
Zuzenbideko Gradua |
150 |
Medikuntza eta Odontologia Fakultatea |
|
Fisioterapiako Gradua |
60 |
Medikuntzako Gradua |
250 |
Odontologiako Gradua |
35 |
Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa |
|
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua |
40 |
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua |
50 |
Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Gradua |
120 |
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua |
260 |
Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa |
|
Itsas Ingeniaritzako Gradua |
60 |
Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua |
60 |
Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola |
|
Negozioen Kudeaketako Gradua |
250 |
Erizaintzako Unibertsitate Eskola |
|
Erizaintzako Gradua |
165 |
Irakasleen Unibertsitate Eskola. |
|
Haur Hezkuntzako Gradua |
160 |
Lehenengo Hezkuntzako Gradua |
200 |
Gizarte Hezkuntzako Gradua |
100 |
Lan Harremanen Unibertsitate Eskola |
|
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua |
120 |
Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola |
|
Ingeniaritza Elektrikoko Gradua |
70 |
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua |
130 |
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua |
70 |
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua |
130 |
Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola |
|
Ingeniaritza Zibileko Gradua |
75 |
Meatze eta Energia Ingeniaritzako Gradua |
75 |
Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (ikastegi atxikia) |
|
Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Gradua |
150 |