Batzorde Iraunkorra

Batzorde Iraunkorraren Partaideak

Batzorde honetako kideak:

Errektoreordetzako ordezkariak

  • Batzordeburua: Campuseko errektoreordea. Patxi Juaristi Larrinaga
  • Idazkaria: Campuseko idazkaria. Jone Martínez Palacios
  • Campuseko gerenteordea: María Arias
  • Campuseko Garapeneko zuzendaria: Joseba Albizuri Irigoyen

Dekanoak eta zuzendariak

  • Arte Ederren Fakultatea: Arantza Lauzirika Morea
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea: Jon Barrutia Güienaga
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea: Simón Peña Fernández
  • Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea: Angel Elías Ortega
  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea: Joseba Pineda Ortiz

IRIen ordezkariak

  • Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea: Francisco José Sáez Crespo

Ikasleen ordezkariak

  • Zuzenbide Fakultatea, Bizkaiko Atala: Alma Navarro

Sail, Sail Atal eta Institutuetako ordezkariak

  • Ingeniaritza Kimikoa Saila: Roberto Aguado Zarraga

AZPko langileen ordezkariak

  • Kepa González Antona

Batzorde Iraunkorraren funtzioak

Bizkaiko Campuseko Batzarraren Arautegia EHAA. 2017ko otsailaren 3a, ostirala

LAUGARREN TITULUA CAMPUSEKO BATZARREKO BATZORDE IRAUNKORRA

22. artikulua.– Campuseko Batzarreko Batzorde Iraunkorra.

  1. Campuseko batzarrak batzorde iraunkorra sortuko du. Campuseko batzarraren eskumenekoak diren lankidetza hitzarmenak egitea onartzea izango du helburu. Halaber, Campusaren txostena eskatzen duten gaiak informatuko ditu unibertsitateko gobernu organo orokorren aurrean, bai eta campusari eragiten diotenak ere. Campuseko batzarraren hurrengo bileran emango da txosten hauen berri.
  2. Campuseko errektoreordea, campuseko gerenteordea, campuseko idazkaria eta campuseko errektoreordetzako zuzendaritza taldeko zuzendaria eta ondoko kolektibo hauen bana ordezkari izango ditu kide:  campuseko sail eta sail ataletako zuzendarien kidegoa (ikerkuntzarako institutuetako ordezkariak ere bertan sartuta), irakasleak, ikasleak, eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala.