Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoa

Bizkaibusek gestionatutako bulego horrek Bizkaiko garraio publikoarekin lotutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

  • Bizkaiko garraio publikoari buruzko informazioa eta orientazio orokorra ematea
  • Bizkaibus, Metro Bilbao, Bilbobus, Renfe, Euskotren eta Euskotrani buruzko informazioa ematea
  • Barik txartel anonimoak saltzea
  • Barik txartelak kargatzea
  • Erabiltzaileak Barik txartel anonimoan erregistratzea
  • Barik txartela pertsonalizatzea
  • Barik Giza txartela gestionatzea
  • Aldi baterako (hileko) tituluak kargatzea (Gazte eta Bidai profilak)
  • Saldoa txartel batetik bestera aldatzea
  • Operadore guztiei zuzendutako erreklamazioak bideratzea

Kokapena:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen beheko aldean (Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren eta Lanbideren bulegoen ondoan –Kutxabanken bulegotik gertu–)

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era
  • Abuztua: itxita

Telefonoak:

  • 946 855 000
  • 946 125 555