Bizkaiko Campuseko Euskara Batzordea

Osaketa

Campuseko Euskara Batzordeko burua campuseko lan taldeko kide bat izango da. Gainerako kideak, berriz, honako hauek: ikastegietako zuzendaritza taldeetako ordezkari bana, edo beraiek izendatutako pertsonak; ikasleen ordezkari bat, campuseko Ikasleen Kontseiluak izendatua; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Campuseko Batzarreko kide izango diren administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkariek izendatua. Campuseko Euskara Batzordeko kideek bete beharko dituzte EHUko Euskara Batzordearen Hauteskunde Arautegian zehazten diren eskakizunak (2.2.a artikulukoak irakasle eta ikertzaileentzat, 3.2. artikulukoak ikasleentzat eta 4.12. artikulukoak AZPkoentzat).

Zereginak

Campuseko Euskara Batzordearen helburua euskararen erabilera bultzatzea izango da, kontuan hartuta campusaren egoera eta EHUren plangintza orokorra. Euskara Batzordeak aurreko ikasturteko jardueren txostena aurkeztuko dio batzarrari organo horrek ikasturte bakoitzean egingo duen lehenengo ohiko bileran.

Egungo osaketa

  • Batzordeburua:
    • Aitor Aranguren Iriarte (Euskara, Eleaniztasun eta Ikaslegorako Zuzendaria Bizkaiko Campusean)
  • Batzordekideak:
    • Arantza Lauzirika Morea (Arte EderrenFakultatea)
    • Jokin Gorozika Bidaurratzaga (Bilboko Ingeniaritza Eskola)
    • Amelia Benito del Valle (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola)
    • Xabier Barrutia Etxebarria (Ekonomia eta Empresa Fakultatea)
    • Idoia Camacho Markina (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
    • Xabier Alberdi Larizgoitia (Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea)
    • Itziar San Martin Eguia (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea)
    • Maren Ortiz Zarragoitia (Zientzia eta TeknologiaFakultatea)
    • Leyre Hernandez Diaz (Zuzenbide Fakultatea - Bizkaiko Atala)
    • Alfonso Unceta Satrustegui (Bizkaiko Esperientzia Gelak)
    • Kepa González Antona (AZPko ordezkaria)
    • Markel Romano (Irakasleriaren ordezkaria)