Gazte Solidarioentzako Etxebizitza Programa

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearekin eta Ermuko eta Santurtziko udalekin batera, abian jarri du errenta merkeko etxebizitzen eskaintza bat 35 urtetik beherako ikasleentzat. Horren truke, ikasleek parte hartzen dute barrideen bizitza hobetzeko lanean Bilboko Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetan, Santurtziko Mendialde auzoan  eta Ermuko San Lorentzo auzoan.

Bilbon plazak UPV/EHUko graduondoko (master edo doktoregoko) ikasleen artean banatzen dira. Ermuan eta Santurtzin, berriz, UPV/EHUko graduetako bigarren mailakoei edo gorakoei ere eskaintzen zaizkie. 

Baldintzak betetzen badituzu eta gure auzoak dinamizatzeko programa honetan parte hartu nahi baduzu, irakurri informazio hau. Udalerri batean baino gehiagotan egin dezakezu eskaria.