Info_Retoño Arbol Gernika

Gernikako arbolaren kimua

Gernikako arbolaren kimu bat UPV/EHUn

Ekitaldiaren argazkia

2014ko otsailaren 3an, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak Gernikako arbolaren kimu bat landatu zuen Leioako Campuseko sarreran. Kimua Bizkaiko Batzar Nagusiek eman zioten unibertsitateari dohaintzan eta 12 urte ditu.

Landatutako kimu hori "quercus robur" espezieko haritza da, Bizkaiko erakunde organo nagusiaren egoitza den Gernikako Juntetxean dagoen haritzaren ezkurretik ernetakoa. Gernikako Arbola Euskal Herriaren askatasunen sinbolo bizia da. Hasieran bere itzalpean bildu ohi ziren Batzar Nagusiak eta hara bertaratu Bizkaiko herri guztietako ordezkariak. Euskal askatasunen eta euskaldunen unibertsaltasunaren ikur hori mundu osoko hainbat tokitara hedatu da, esaterako Venezuelara, Kolonbiara, Argentinara edo Mexikora, baita New Yorkeko "0 Gunea" bezalako leku berezietara ere; eta orain, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatera ere iritsi da.

Unibertsitateko campusean dagoen kimunaresn ondoan plaka bat jarri da era bertan honako hitz hauek ageri dira (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez):

Bizitzaren Arbola, Euskal Herriko Unibertsitatearen ikurra, Eduardo Chillida eskultoreak sortu zuen, Iparragirreren olerki batean oinarri hartuta. Ikurrak, mundura zabaltzen den fruitu emankorra irudikatzen du. Gernikako haritzaren altsuma hau, euskal askatasunen sinboloa ere badena, 2014ko otsailaren 3an landatu zuen Iñaki Goirizelaia EHUko errektore jaunak, campus honetarako sarrera buru izaki, UPV/EHUren nazioartearekiko bokazioaren lekuko.